Skip to main content

Elkarrizketak

Pello Urizar: "Inork ez du ETAren indarkeria ukatzen, baina askok estatuarena ezkutatzen dute"

2013-10-16

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkide eta Eusko Alkartasunako presidentea izan dugu. Bake planaz, itun ekonomikoaz eta subiranotasunaz hitz egin dugu, besteak beste.

Jose Miguel Ayerza: "Hemen falta zaiguna adostasunerako borondate eta kultura da"

2013-10-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jose Miguel Ayerza ADEGIko idazkari nagusia izan dugu. Itun fiskala, Espainiako Lan Erreforma eta lan hitzarmenen egoeraz hitz egin dugu berarekin.

Rober Gutierrez: "Ez dago orokortua euskara enpresetan txertatzearena"

2013-10-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Rober Gutierrez Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteko zuzendaria izan dugu. Euskarak enpresetan duen presentziak hitz egin dugu.

Marian Beitialarrangoitia: "Madrilgo erasoei aurre egiteko aukerarik ez du ematen zerga itunak"

2013-10-08

EH Bilduko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitia izan dugu, Gurean Gaur saioan. PPk EAJ eta PSE-EEren arteko zerga itunarekin bat egiteaz, Herrira-ren aurkako polizia operazioaz, eta Amaiurrek Espainiako Kongresuan erabakitzeko eskubidearen alde aurkeztutako proposamenaz aritu da.

Pello Sarasua: "Giza eskubideak defendatzeagatik jendea espetxeratzea oso larria da"

2013-10-02

Eusko Jaurlaritzak iaz aurkeztu zuen Bake eta Bizikidetza plana. Baketik-eko kide Pello Sarasuak planak gizartean izandako eraginaren balorazioa egin du. "Orain egiten duguna prebentzio lan bat izan beharko da etorkizuneko gatazkak beste era batera konpontzeko". Horrez gain, salatu du Herrira-ren aurkako operazioa "askatasun eskubideen" aurkakoa izan dela.

Larraitz Ugarte: "Bidesarien proposamena urrian aurkeztuko dugu Europan"

2013-10-01

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua izan dugu. Bilduren gobernuak martxan jarri nahi duen bidesari sistema berriaz aritu gara. Egoera zertan den jakin nahi izan dugu. Bidegiren zorrari ere tartea eskaini diogu.

 
bannerra

bannerra