Mertxe Aizpurua: “Gauzak ez dira aldatuko gu kontutan hartu gabe”
2019-12-09
Madrilgo kongresuan hasi berri den legealdian EH Bilduren bozeramaile izango da Mertxe Aizpurua. Llotja de Mar-eko adierazpenaren inguruan bildutako indar soberanistek 29 ordezkari izango dituzte Diputatuen Kongresuan, eta indar horri esker gauzak aldatzeko gakoa izan daitezkeela adierazi digu.
Etxera begira jarrita, autogobernu ponentziak izendatutako aditu taldeak egindako lana “iruzur handi bat” izan dela dio, EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosek adostutako proposamenak ez dituelako aintzat hartu batzordean adostutako oinarriak. Are gehiago, “erabakitzeko eskubidea aintzat hartzen ez duen artikulatu batek ez du ezertarako balio, EH Bilduko kidearen esanetan.
EAEko aurrekontuak onartzeko Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzarekin lortutako akordioari buruz berriz Aizpuruak dio Podemosek azaldu beharko duela zergatik pasa diren orain “duela urtebete gustuko ez zituzten aurrekontu batzuk babestera”