Skip to main content

Kirola

Irujok eta Retegik aukeratu dituzte finalerako pilotak

2014-06-26

Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegik aukeratu dituzte igandeko finalerako pilotak. Pilota gozoagoak aukeratu ditu Julenek; biziagoak, aldiz, Juanek. Julen Retegiren lehen finala izango da igandekoa; Irujok, buruz buruko lau txapel jantzi ditu orain arte jokatutako zazpi finaletan.

Frantziako poliziak "doping susmoak" ditu txirrindularien gelak miatu ostean

2020-09-22
Txirrindularitzan iraganeko mamuak berpiztu dira: Frantziako poliziak dopingaren susmoak ditu txirrindularien gelak miatu ostean. Polemikaren erdigunean Arkea-Samsic taldea dago. Nairo Quintanak, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta irabazitakoa denak, eta Dayer Quintanak, bere anaiak, poliziaren galdeketei aurre egin behar izan diete, Le Parisien egunkariak adierazi duenez. Era berean, Arkea taldeko bi medikuetako bat eta Quintanaren fisioterapeuta atxilotu dituzte, egunkari frantziarrak zabaldu duenez.
Tadej Pogacar-ek 21 urterekin irabazi du Frantziako Tourra, azken etapan Rogilc-i aurre hartuz

2020-09-21
Pilotarien egoreak ez du hobera egiten. Are gehiago, Unai Lasok ez du Baikorekin jarraituko. Enpresak adierazi duenez, kontratua berritzeko negoziazioetan ez dira pilotariarekin ados jarri. Lasok lan saria hobetzeko eskatu zion Baikori; enpresak, ordea, ez dio kontratua berritu “egoera ekonomikoa” argudiatuta. Laso pasa den astean enpresaren jarrera salatu zute pilotarien artean dago.
Frantziako Tourra azken txanpan sartu da

2020-09-18
Alpeak atzean utzi, eta gaur jokatzen ari diren etapak Bourg en Bresse eta Champgnole lotuko ditu; erabat laua da 166 kilometro luzeko ibilbidea. Atzoko etaparen ostean, Roglicek ia minutuko errenta mantentzen du Pogacarekiko. Hala ere, euskaldunek arreta bereganatu zuten atzoko etapan. Peio Bilbaok ihesaldia egin zuen etapa irabazi zuten Ineoseko Kwiatowski eta Carapazekin, eta Landak sua piztu zuen faboritoen artean, erasora jota.
Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide txirrindulariek Munduko Txapelketan hartuko dute parte

2020-09-17
Gema Pascual Espainiako selekzioko hautatzaileak asteazken honetan eman du deialdia 2020ko Munduko Txapelketarako. Imolan egingo da Mundiala irailaren 24tik 27ra. Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide izango dira euskal ordezkariak, Giro Rossan eta Le Tour d’Ardechen parte hartu ostean, hurrenez hurren. Oyarbide arabarrak erlojupekoan parte hartuko du irailaren 24an. Santesteban gipuzkoarra, iraupen lasterketan arituko da.
Baikoko pilotari gehienek jarrera aldatzeko eskatu diote enpresari

2020-09-16
Baikoko pilotariak mobilizazioak egiteko prest daude enpresak jarrera aldatzen ez badu. Baiko enpresako pilotari gehienek sinatutako agiria irakurtzeko agerraldia egin dute Tolosan; Aimar Olaizola, Ander Imaz, Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Larunbe pilotariek ez dute agiria sinatu.
 
bannerra

bannerra