Skip to main content

Hezkuntza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko bilerak ez ditu langileen ordezkariak asetu

2020-10-08
Orotara 1300 irakasleren kontratazioak iragarri dituzte Hego Euskal Herriko gobernuek. Eusko Jaurlaritzak 669 irakasle kontratatuko dituela helarazi zien sindikatuei, Nafarroak, beste 596 kontratatuko ditu. EAEko hezkuntzako sindikatuek ez-nahikotzat jo dute proposamena eta aldebakarrez neurriak hartzea leporatu diote sailari. Hala ere, mahai sektoriala osatzeko akordioa erdietsi zuten bi aldeek atzoko bileran.
Hezkuntza arloko sindikatuek salatu dute Hezkuntza Sailak "oinarririk gabe murriztu" duela jantokien zerbitzua

2020-09-24
Jantoki zerbitzuaren jaitsiera %40koa izan dela azpimarratu dute eta egoeraren erantzule Hezkuntza saila dela azaldu dute.
Sindikatuak pozik agertu dira EAEko hezkuntza grebaren partehartzearekin

2020-09-16
Jaurlaritzak mobilizazio oztopatu nahi izana gaitzetsi dute baina, hala ere, hezkuntza komunitateak ondo erantzun duela nabarmendu dute eta babesa jaso dutela langile, zein ikasle eta gurasoen aldetik.
Sindikatuen lehen zenbaketen arabera, hezkuntza grebaren jarraipena %70ekoa izan da

2020-09-15
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioei eutsi eta EAEko hezkuntzan lanuzteak hasi dituzte ikastetxe publiko zein itunpekotan. Sindikatuen arabera %65eko jarraipena izan du hezkuntzako grebak. Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestazioak egin dituzte, eta hezkuntzako langileek ez ezik, ikasle eta guraso talde batzuek ere parte hartu dute.
Hezkuntza greba "justifikaezina" dela uste du Urkullu lehendakariak

2020-09-14
Koronabirusak eragin zabala izan du kurtsoaren lehenengo astean eta, Euskal Herri osoan, 50 zentrotik gorak klaseak bakartu edo ateak itxi behar izan dituzte. Hala ere, Urkulluk beharrezko baliabide guztiak erabiliko dituztela adierazi du eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ere grebaren eraginkortasuna jarri du kolokan.
Handitzen ari da COVID19aren ondorioz itxi dituzten ikastetxeen zerrenda

2020-09-11
Sei dira dagoeneko ateak itxi dituzten zentroak. Are luzeagoa da kasuren bat antzeman eta ikasle taldeak bakartu behar izan dituzten zentroen zerrenda. Horiek horrela, EAEko sindikatuek protestei eutsiko dietela iragarri dute, aste honetan Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriarekin bildu ostean ere.
 
bannerra

bannerra