Skip to main content

Hezkuntza

Nekane Balluerka ez da aurkeztuko EHUko errektore izateko

2020-09-10
Nekane Balluerkak azaroan utziko dio Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateari. Hala, ordiziarrak ardura horretara berriz aurkeztuko ez dela iragarri du Vocento taldearekin eta Berriarekin egindako elkarrizketa batean.
Nafarroako hezkuntza eragileek mobilizazioak iragarri dituzte irailerako

2020-09-09
Helburua eskolentzako itun pedagogiko adostua lortzea dela azpimarratu dute gaurkoan “itzulera ere, adostua izan dadin”. Hezkuntza foroa osatzen duten sindikatu eta eragileetako kideek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Hezkuntza sindikatuek salatu dute Nafarroako Gobernuak ez duela haiekin “hitz egin nahi”

2020-09-08
Hezkuntza departamentuari “utzikeria” leporatzeaz gain, Osasun Publikoaren Nafarroako Institutuak ere “bizkarra eman diela” kritikatu dute gaur, honen egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean.
‘Hezurren Memoria’ DVD formatuan eskuragai izango da Noticias de Navarra kazetarekin

2020-09-04
Irailaren 13tik aurrera Hamaika Telebistak ekoitzi, filmatu eta argitaratutako dokumental bilduma kioskoetan izango da eskuragai Diario de Noticiasen Nafarroako argitalpenarekin.
EAEko Hezkuntza sindikatuek greba deitu dute irailaren 15erako

2020-09-03
Ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute deialdia eta bai sare publikoari zein itunpekoari eragingo die. Argudiatu dute Jaurlaritzak era arduragabean kudeatu duela itzulera eta iragarritako neurriak eskasak izateaz gain, berandu heldu direla. Gainera, erabakiak eragileekin adostu gabe hartu izana ere leporatzen diote Hezkuntza Sailari.
“Ispilu-ikasgelak” eskainiko ditu aurten NUPek jende-kopurua gainditzen duten ikasgeletan

2020-09-02
COVID19ari aurre egiteko aginduak betetzeko neurriekin bat eginik hartu du “ispilu-ikasgelak” sortzeko erabakia Unibertsitate publikoak. Dena dela, eskolen gehienak, %93 eta %95ª bitarte, era presentzialean egingo dituzte, espazioen berrantolaketarengatik.
 
bannerra

bannerra