Skip to main content

Hezkuntza

Elena Beloki (Iratzar fundazioa): "Dekolonitatea eta haren inguruko kontzeptuak lantzen hasteko gunea da mintegi hau"

2020-09-01
UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean Euskal Herria Dekoloniala Mintegia antolatu dute.
Ipar Euskal Herrian lehenengotik emango diete gurasoei gaixo-agiria, hegoaldean ez

2020-09-02
Ipar Euskal Herriko eskolek atzo hasi zuten ikasturte berria eta hegoaldean datorren astean dira hastekoak . Covid-19aren hedapena dela eta, Frantzian lehenengotik emango diete gurasoei gaixo agiria ikastetxe bat ixten bada. Horrela, gurasoak haurraren hezkuntzaz arduratuko dira. Espainian, ordea, soilik positibo eman duten haurren gurasoek izango dute gaixo-agiria eskatzeko aukera.
Nafarroako unibertsitate-ikasleak izan dira klasera itzultzen lehenak

2020-09-01
COVID-19aren pandemiak baldintzaturiko ikasturte honi hasiera ematen lehenak izaten ari dira Nafarroako Unibertsitateko ikasleak. Gaur hasi dira pribatukoak eta bihar izango da publikoaren txanda. Osasun neurri zehatzak bete beharko dituzte.
Zer esana ematen jarraitzen du 2020-2021 ikasturte hasierak

2020-08-31
Iragan astean iragarri zituzten Nafarroako eta EAEko gobernuek ikasturte hasierarako protokoloak baina horrek ez du eztabaidarekin bukatu. Nafarroan Gimeno hezkuntza kontseilaria zuzendaritza taldeekin bildu da plana azaltzeko eta EAEn Ikastolekin bilduta dago Hezkuntza saila, baliabideak nola banatuko diren zehazteke baitago oraindik.
Hasiera mailakatua izango du ikasturteak EAEn

2020-08-28
hala iragarri du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eguerdian, atzoko Estatuko sektore-konferentzian erkidegoek Espainiako Hezkuntza ministerioarekin egindako akordioan abstentzioa eman ostean. Nafarroako Gobernuko ordezkariak Estatuko protokoloaren alde agertu dira, neurriak joan den astetik iragarrita badituzte ere.
Galdera ugari eta erantzun gutxi ikasturte hasieraren atarian

2020-08-27
COVID19ak baldintzatutako ikasturtea izango da aurtengoa eta kurtso hasierari begira aste erabakigarria izaten ari da abuztuko azken hau. Ratioak, neurriak eta baliabideak daude eztabaidagai uda osoan zehar Estatu mailan eta baita EAEn eta Nafarroan ere baina eragileak kexu dira ikasturtea hasteko astebeteren faltan galdera ugari eta erantzun eskas eman dituztelako oraindik instituzioek.
 
bannerra

bannerra