Skip to main content

Hezkuntza

Hezkuntza ereduen garrantzia gizartearen eraikuntzan (2. zatia)

2015-04-20

Donostiako San Telmo museoan Hezkuntza ereduen garrantzia gizartearen eraikuntzan izeneko jardunaldiak egin zituzten martxoa bukaeran. Hemen duzue bigarren mahai-ingurua, sindikatuekin. Solaskideak: Xabier Irastorza (ELA), Aitor Idigoras (STEE-EILAS) eta Aitziber Perez (LAB). Moderatzailea: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi).

“Konfiantzaren Pedagogia”: Haurraren ahalmenak errespetatu eta sustatzeko

2015-03-06

Haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea oinarri dituen sistema berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia. Debagoieneko Aranzadi eta Arizmendi Ikastolek eta Lekeitiko Azkuek marko pedagogiko berritzaile hori sortu dute, hain zuzen ere, haur hezkuntzarako, eta eraikita duten ezagutza beste zentro batzuekin partekatzea da orain euren helburua. Ikastola hauetako esperientziak jasotzen ditu Konfiantzaren pedagogia izeneko lanak. Gaurko Dokuteka saioan, Konfiantzaren pedagogia lana ikusgai.

Koldo Tellitu: "LOMCEri aurre egiteko adostasuna izango dugula uste dugu"

2015-02-06

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakaria izan dugu. Euskarazko hezkuntzaren inguruko hausnarketa egin dugu. Nafarroako azken datuek kezka sortu dute. Ikastolen erronkei begira jarri gara, eta bereziki, LOMCE legearen inguruan hitz egin dugu.

Ziburuko ikastolaren aldeko martxa

2014-11-08

Azaroaren 8a egun seinalatua izan da Zibururentzat. Kaskarotenea ikastolaren alde ehunka lagun bildu dira Lapurdiko herrian. Hain zuzen ere, udaletxe edo Herriko Etxetik abiatu da martxa joaldunen erritmora. "Ikastolak Ez Hunki!" lemapean Ziburun hasi eta Zokoara bitarteko bidea egin dute. Gure bidelagunak bi izan dira: Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Laida Mujika ikastolako gurasoa.

LOMCE legea sirimiria bezala iritsi da

2014-10-24

2014-2015 ikasturtea aldaketaz beterik dator. LOMCE legearen ezarpenaren lehenengo ikasturtea hasi da, Eusko Jaurlaritzatik eta Nafarroako Gobernutik lasaitasun mezuak bidaltzen badituzte ere, Hezkuntza komunitatea ozen aldarrikatzen ari da azken hamarkada luzeetan inposatu den legerik gogor eta atzerakoiena jada abian dela, eta hurrengo urteetan erabat garatzeko arriskua dagoela.

Ertzak | Hezkuntza eredua, LOMCEren ezarpena

2014-10-23

LOMCE legea EAEn ez zela aplikatuko esan zuten, baina gure ikastetxeetan gertatzen ari da. Lehen hezkuntzari eragin dio erabakiak.Gure hezkuntza sistema aztertu dugu; zer eragin izango dute ikasturte honetako aldaketek? Nolakoa izan beharko litzateke gure hezkuntza eredu propioa? Nola egin aurre LOMCE bezalako lege antidemokratiko bati? Horri buruz hitz egiteko lau ikuspuntu edo ertz landu ditugu: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkariko koordinatzailea), Lurdes Imaz (EHIGEko kordinatzailea), Maite Alonso (Eskola kontseiluko zuzendaria) eta Hezkuntza plataformako kideak.

 
bannerra

bannerra