Skip to main content

Hezkuntza

EAEk ez du bat egin ikasgeletara itzultzeko estatuko akordioarekin

2020-08-27
Hezkuntza, Osasun eta Lurralde Politikako ministroek datorren ikasturtearen hasierarako zirriborroa aurkeztu die erkidegoei, konferentzia sektorial misto batean. Isabel Celaak eta Salvador Illak prentsaurrekoan azaldu dutenez, akordioa erabatekoa izan da, Euskal Autonomia Erkidegoaren salbuespenarekin, baina ez dute zehaztu desadostasuna zertan datzan.
EHU hainbat oinarrizko zerbitzu pribatizatzen ari dela salatu dute zenbait langilek eta ikaslek

2020-07-15
EHU hainbat oinarrizko zerbitzu pribatizatzen ari dela salatu dute gaur bertako hainbat langile, irakasle eta ikaslek. Pribatizazio horrek, besteak beste, Informazio eta Komunikazio Teknologien zerbitzuari eragiten dio. Posta elektronikoa kudeatzeaz arduratzen den zerbitzua da hori.
Datorren ikasturtean EHUko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izango da

2020-07-10
Datorren ikasturtean unibertsitateko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izan dadin nahi du EHUk. Horretarako, Gobernu Kontseiluak presentzialtasun egokituko eredu bat onartu du, datorren ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko.
Iruñeko herri haur eskola diruz laguntzeko kanpaina martxan jarri dute gurasoek

2020-07-09
“SOS Euskara Iruñean” lelopean udalak haurren euskarazko heziketa bermatzen ez duen bitartean “edozein motatako baliabide” eskaintzeko prest azaldu dira gurasoak gaurkoan.
Heziketa bereziko langileek haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote Hezkuntza Sailari

2020-07-07
Heziketa bereziko langileek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldebakarrez eta modu ilunean jokatu du azken ikasturteetan zehar. LABek adierazi legez, jokabide hau agerian geratu da eta areagotu egin da azken hilabete hauetan bizitako salbuespenen egoeran. Horregatik, Hezkuntza Sailari haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote.
12.594 ikaslek Unibertsitatera Satzeko Ebaluazioa hasi dute EAEn

2020-07-06
12.594 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketak egingo dituzte astelehen honetatik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurten, higiene eta segurtasun neurriak indartu dituzte selektibitateko azterketak egiteko, COVID-19ak eragindako pandemia dela eta.
 
bannerra

bannerra