Skip to main content

Hezkuntza

Aurrez aurreko irakaskuntza eskatu du Steilas sindikatuak

2020-06-17
Ikastetxeak hiru hilabetez itxita egon ondoren eta udako oporraldiaren aurretik, online irakaskuntzaren bideragarritasuna ukatu du sindikatuak Iruñean.
Ana Perez (Steilas): "Irakasleentzako formakuntza beharrezkoa da telematikoki lan egiteko"

2020-06-15
Ikasleek itxialdian izan dituzten zailtasunez hitz egin da sarritan. Hala ere, txanponaren beste aldean irakasleak daude. Eguneroko jarduna moldatu behar izan dute etxetik lan egitearen ondorioz. Bakoitza bere baliabideekin aritu da lanean, ikasleen egoera anitzetara klase telematikoak egokituz. Ana Perez Steilaseko ordezkariarekin egon gara.
Ipar Euskal Herriko ikasle guztiek eskolara itzuli beharko dute ekainaren 22an “derrigorrez eta ohiko baldintzetan”

2020-06-15
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi duenez ikasturtea amaitzen den arte bueltatu beharko dira ikasleak. Nabarmendu du “bizkortu egin behar dela normaltasunaren itzulera eta konomiaren suspertzea”. Agerraldian esan du, Frantziak, “lehen ekitaldiaren orrialdea” pasatu duela. Momentu honetara arte, gehienez 15 ikasle egon zitezkeen ikasgelako eta bakoitzak 4 metro karratuko tartea zeukan. Bertan behera geratu dira neurriak. Orain, segurtasun eremu hori murriztu egin beherko da, ikasle guztiak sartu behar baitira gelan. Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak azaldu du, datorren astetik aurrera “nahikoa” izango dela ikasle batetik bestera metro bateko tartea egotea. Haurtzaindegi, lehen mailako eskola eta kolegioetan sartuko da indarrean protokolo berria. Lizeoetako ikasleentzat, segurtasun neurriak orain artekoak izango dira ikasturtea amaitu arte.
Selektibitatea EHUn, BECen eta ikastetxeetan egingo da

2020-06-12
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketen ohiko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen instalazioetan, bigarren hezkuntzako zenbait ikastetxetan eta BECen. Ezohiko deialdia, berriz, uztailaren 20, 21 eta 22an izango da. Bestalde, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzeak egin dituzte ikasle eta hezkuntza eragileek Hezkuntza sailak salbuespen egoeran azterketekin aurrera jarraitu izana salatzeko.
Jaurlaritzak ez du onartu Celaak aurkeztutako ikasturte hasierako akordioa, Nafarroako Gobernuak, bat egin du

2020-06-12
Hamalau puntuko hitzarmena aurkeztu du Espainiako Hezkuntza ministeritzak eta honen arabera, 2020-2021eko ikasturtea ohiko datan hasiko da, 175 eskola egun izango ditu, eta aurrez aurreko jarduera "printzipio orokorra" izango da ikasturte osoan. Akordioaren arabera, autonomia erkidegoek protokoloak egin beharko dituzte.Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, dokumentu horietan jasotzen dira EAEn "eskumenen erabileran" garatzen dituzten “lanak eta ildoak”, eta, horregatik, ez dute uste neurri horien "garapena adostu" behar denik. Balorazio positiboa egin du Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, eta nabarmendu du autonomia-erkidegoek hezkuntzaren arloan behar duten lidergoa "indartu" egiten duela lortutako "adostasun zabalak".
Euskal gehiengo sindikalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio haurren eskubideak erdigunean jartzeko

2020-06-11
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGTk exijitu dute “kalitatezko 0-3 ziklo hezitzaile eta seguru” bat. Salatu dute, irailera arte itxita egongo zela esan eta gero, zikloaren irekiera baimendu duela adminitrazioak, “langileen eta ikasle txikienen segurtasunaren aurretik interes ekonomikoak jarriz”. Gehitu dute, "aldebakarrez" hartu duela erabakia Hezkuntza Sailak, "0-3ko alde sozialarekin inolako balorazio ezta iritzi-trukaketarik gauzatu gabe".
 
bannerra

bannerra