Skip to main content

Hona Hemen

Euskararen erabilera sustatu nahi dute Berbagunearen bosgarren edizioan

2016-12-07

Berbagunearen bosgarren edizioa aurkeztu du Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko euskaltegien sarearekin elkarlanean. Datorren asteazkenean, abenduaren 14an, egun osoko Berbagunea egongo da Azkuna Zentroan. 1.600 pertsonak parte hartzea espero da.

Aurten ere eskuratu zure Kultura bonua!

2016-12-05

Kultura bonua aurkeztu du bigarrenez Gipuzkoako Foru Aldundiak. Denis Itxaso Kultur diputatuak nabarmendu du oinarrizko lehengaia dela kultura, eta modu berezi batean irudikatu dute.

1000 establezimendutik gora, euskaraz

2016-12-01

Donostiako Udalaren “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmora mila establezimendutik gora atxiki dira dagoeneko. Aurten, beste lau auzo bisitatu dituzte: Gros, Egia, Loiolako Erribera eta Amara Berri. Batu diren establezimenduak askotarikoak dira.

Bilbok bat egin du Hiri Hezitzaileen Nazioarteko egunarekin

2016-11-30

"Justizia sozialaren eta zuzentasunaren alde" eginez, hiri hezitzaileagoak eraikitzeko apustua egin du Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak. Mundu osoko 35 herrialde daude bertan, Bilbo barne, eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko egunean adierazpen bat irakurri dute Unamuno ikastetxeko lau ikaslek.

Istiluak ikasleen eta Ertzaintzaren artean, EHUko errektorea aukeratzeko hauteskunde egunean

2016-11-24

Ehunka lagun bildu ditu ikasle mugimenduak, EHUko errektorea hautatzeko hauteskunde egunean, Ikasle borrokaz, geurea eraiki lelopean eguerdian egin duen manifestazioan. Hona hemen, Argazki Press-en irudiak.

Epaltzaren Alarguna bekak banatu ditu Bilboko Udalak

2016-11-16

Aurten ere Bilboko Udalak hezkuntzaren arloan bikaintasuna saritzeko, 2015-2016 ikasturtean DBHko 4. maila egin zuten hamar ikasleri Casilda Iturrizar andrea-Epaltzaren Alarguna beka eman die. Batxilergoa, lanbide-heziketa eta horien osteko unibertsitate-ikasketak egiteko Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoak jaso dituzte.

 
bannerra

bannerra