Skip to main content

Hona Hemen

HaziHezi zentroaren eskarmentua prebentzioan

2016-06-09

25 urte baino gehiago daramatza HaziHezi zentroak prebentzioan lanean. Haurdunaldiekin hasi ziren, eta gaur egun haurrek hiru urte bete arte aritzen dira lan horretan. Ama eta haurraren arteko harremanari garrantzia berezia ematen diote. Prebentzioa dute oinarri haurren hezkuntzan. Horrekin batera, gurasoen zalantzak argitu eta aholkuak eskaintzen dituzte.

Itsas energia baliatzeko egina

2016-06-05

Olatuen bidez energia ekoizten duen aurreneko planta da Mutrikukoa. OWC izeneko teknologiari esker, itsasoaren indarra energia elektriko sortzen dute. Horretarako, 16 kamera-turbina erabiltzen ditu. Energiaren Euskal Erakundearen ekimenez eraikitako plantak urtean 100 familientzako adina energia sortzen du. Xehetasun gehiago jaso ditugu erreportajean, planta bisitatzearekin batera.

 

Aurrekontuetan ere erabakiz

2016-06-02

Hernanin aurrekontu parte hartzaileak sustatu nahi dituzte, eta horretarako, 500.000 euro zertan erabili herritarrek erabakiko dute, Hernani Erabaki egitasmoaren bitartez. Hori egiten duten hirugarren urtea da, eta aurreko urteetako esperientziez eta datozen urteetara begira dituzten asmoez hitz egin dugu eurekin.

Lehen aldiz ospatuko da Iparraldean Euskal Eskola Publikoaren jaia

2016-05-31

"Emazu eskua" lelopean ospatuko dute Hendaian 25. Euskal Eskola Publikoaren jaia. Ipar eta Hego Euskal Herria batuta egin nahi dute honela hezkuntza publikoaren aldeko deia. Egun osorako egitarau aberatsa prestatu dute antolatzaileek eta haiekin izan gara festaren eta iparraldeko egoeraren berri izateko.

Kolitza mendiak aterpea eskainiko die mendizaleei

2016-04-28

Kolitza mendia ikurra da Balmasedako herritarrentzat eta hemendik aurrera ikurra ere izango da izen bereko aterpetxea. Eraikin moderno eta sostengarria da. Inaugurazioan izan ginen.

Arnaldo Otegiren lehen agerraldia

2016-04-15

Arnaldo Otegik espetxetik irten osteko lehen agerraldia egin du hedabideen aurrean, gaur, Bilbon. Bertaratu diren kazetarien galderak erantzun ditu. Hau da euskaraz eman dituen erantzunen bilduma.

 
bannerra

bannerra