Emakumeen egunaren harira Getxon hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Pasa den igandean, World Cafe-a eta "Aktibatu zure ahotsa" performance-a egin zuten herriko hainbat emakumek. "Zenbat kostatu, zenbat balio? Eraiki dezagun zaintzartasuna" berbaldia egin zuten Bilgune Feminista, Gizatiar, Eskuz Esku, Haziak, Mujeres con Voz, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta E-civis elkarteek antolatuta.