Abenduaren 12an banatu zituen Hondarribiko Bordari eta Satarka euskarazko literatur lehiaketak XXXII. edizioko sariak. Ekitaldi berezian, Martin Iturbe Balda epaimahaikide zendu berria gogoan izan zuten. Bordari ipuin lehiaketaren A Mailan Igor Mercado, Gotzon Hermosilla eta Ainara Elizondo izan dira sarituak. 18 urtez beherakoen B mailan, berriz, Idoia Granizo eta Rose Samb. Satarka olerki lehiaketaren A mailan, Iñigo Legorburu, Itziar Ugarte eta Ainara Elizondo izan dira sarituak. B mailan, aldiz, Jon Aperribay eta Saioa Ventura.