Donostiako Udalak 70 eragilerekin batera egitarau oparoa antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren dela eta. Auzo guztietan zehar ekintza ugari izango dira bi aste hauetan zehar. Euskara ikasleen alegina aitortzeko asmoz, "Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik" leloa jarri diote aurtengo ekimenari. Abenduaren 3an bertan, mintzodromoak egingo dira San Telmo Museoan eta hainbat auzoetan. Gainera, aurten, lehenengoz, festa giroan, ibilbide girotua eta luntxa ere izango dira iluntzean. Informazio guztia www.euskaraz.net atarian topatuko duzue.