Skip to main content

Athletic

Mezuak Mikel San José eta Beñatekin elkartasunez

2020-06-30
Euskara hutsean atera dute mezua Athleticeko bi jokalariek eta mehatxu eta irainak jaso dituzten sarean. Elkartasun mezuak biderkatu egin dira orain. Anariren denbora ere eskatu digute diasporatik, bukatzeko.
Denboraldiaren itzuleran, Europarako txartela eskuratzea eta maila mantentzea izango da euskal taldeen helburua

2020-06-11
Hiru hilabetez geldirik egon ostean gaur abiatuko da berriro lehen mailako futbola. Athletic eta Real Sociedad taldeek Europan jokatu nahi dute datorren denboraldia. Alaves, Osasuna eta Eibar taldeek, berriz, maila mantentzea izango dute helburu.
Michael Jordan eta Chicago Bulls mitikoen azken dantza aztertuz

2020-06-08
Jordan eta bere Chicago Bulls-en azken dantza: 90ko hamarkadako talde ikonikoaren inguruko “The Last Dance” seriearen ertzak sakon aztertuko ditugu Alessandro Ruta, Koldo Tellitu eta Martxel Lopezekin. Hortaz gain, Athletic-eko atezain Amaia Peña eta Realeko entrenatzaile Natalia Arroyoren adierazpenak #MarakanaTxikia-n
Joxe Anjel Iribar, konpromisoaren ikur

2020-06-01
40 urte bete dira Joxe Anjel Iribar handiak erretiroa hartu zuenetik; 1980ko maiatzaren 31ean, San Mamesen jasotako omenalditik eratorritako dirua euskarazko lehen kirol hiztegia osatzeko eman zuen zarauztarrak. Bere figura, hiztegi hori sortzeko, UZEIko lantaldearekin batera, Iñaki Elorzarekin hitz egiteaz gain, konpromisoaren inguruko ertzak aztertu ditugu Patxi Xabier Fernandezekin batera.
Aritz Aduriz, Athletic-en azken ikur handia

2020-05-25
Aldakako arazoak medio, 39 urterekin, futbola utzi zuen pasa den astean. Marakana Txikian, aurrelari donostiarraren inguruko monografikoa osatu dugu.
Mikel Balenziaga: “Horrelako arazoak etortzen direnean guztia erlatibizatzen saiatu behar gara"

2020-05-12
50 egun eta gero, La Ligako gizonezkoen taldeek berdegunea zapaldu dute berriro. Berrogeialdiko neurriak leundu bezain laster, jokalariek zelaian entrenatzeari ekin diote. Liga ekaina erdialdean hasteko asmoa daukate, erkidego guztiak era berdintsuan egiten badute aurrera. Futbola egun ezagutu dugun bezala erabat desberdina izango da, berezitasunen artean 5 aldaketa, hasierako agurrik ez, test azkarrak partidaren bezperan edota ikuslerik gabeko norgehiagokak daude. Hamaika Telebistan, Athletic-eko Mikel Balenziagarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
 
bannerra

bannerra