Skip to main content

futbola

Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide txirrindulariek Munduko Txapelketan hartuko dute parte

2020-09-17
Gema Pascual Espainiako selekzioko hautatzaileak asteazken honetan eman du deialdia 2020ko Munduko Txapelketarako. Imolan egingo da Mundiala irailaren 24tik 27ra. Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide izango dira euskal ordezkariak, Giro Rossan eta Le Tour d’Ardechen parte hartu ostean, hurrenez hurren. Oyarbide arabarrak erlojupekoan parte hartuko du irailaren 24an. Santesteban gipuzkoarra, iraupen lasterketan arituko da.
Gizonezkoen futbol liga irailaren 13an hasiko da

2020-09-01
Gizonezkoen futbol liga irailaren 13an hasiko da, eta aurreneko bost jardunaldiak zein izango diren argitzeko zozketa egin berri du federazioak. Aurreneko partida “erosoak” izango dira euskal taldeentzat. Pasa den denboraldian sailkapenaren erdialdetik behera geratu ziren taldeen kontra jokatuko dute, Athletic-ek izan ezik. Talde zuri gorriak Granadaren kontra jokatuko du, iaz zazpigarren postua lortu zuen taldearen aurka. Errealak Valladoliden jokatuko du, Osasunak igo berri den Cadiz hartuko du Sadarren, Alavesek Betis jasoko du eta Eibarrek pasa den denboraldiko biziraupenerako lehia gogora ekarriko du Celtaren aurka.
Leo Messi Bartzelonako jokalariak kluba uzteko erabakia hartu duela jakinarazio dio zuzendaritzari

2020-08-26
Azken urteotan tira-bira ugari izan ditu Rosarioko izarrak klubaren egungo arduradunekin bai kirol-arloan zein entitatearen kudeaketan hartutako erabakiengatik eta azken denboraldiko emaitza txarrek, Bayern-en aurkako porrot historikoa barne, erabakia hartzera bultzatu dute komunikabide espezializatuek argitaratu dutenez
Bayern-ek seigarrenez eskuratu du Txapeldunen Liga

2020-08-24
Munichekoak Kingslay Coman-ek 59. minutuan eskuratutako golaz baliatu dira garaipena lortzeko eta, bide batez, talde alemaniarraren denboraldi paregabea borobiltzeko, Alemaniako liga, kopa eta, orain, txapeldunen liga eskuratuz. Honenbestez amaitu da 19-20 denoraldi berezi hau gizonezko futbolari dagokionez. Bestetik, aste honetan bertan jokatuko da emakumezkoen txapeldunen ligaren azken txanpa. Reale Arenan eta San Mames-en jokatu dira final laurdenak eta bertan ospatuko dira ere finalerdiak eta finala.
#Italia90 Mundu eta garai oso baten azken txapelketa

2020-06-29
1990an Italian lehiatutako munduko txapelketa aztertuko dugu Alessandoro Rutarekin. Gerra Hotzaren testuinguru geopolitikoa irudikatu zuen azken munduko futbol txapelketa. Alemaniako Errepublika Federalak garaipena lortu zuen Argentinaren aurka lehiatutako finalean eta mundial horrek joko eskasa eta hainbat protagonista utzi zituen: "Vasco" Goycochea, Roger Milla, Gascoigne, Higuita edo Schillaci. Sobietar Batasuna, Txekoslobakia eta Yugoslabiaren azken txapelketa izan zen.
Garaipenik ez euskal taldeentzat; Saskibaloian, fitxaketa berriak Araski eta Gernikan

2020-06-16
Ikuslerik gabe baina Ligako partidak itzuli dira jada: Derrigortutako etenaldiaren ostean, euskal taldeek ezin izan dituzte euren partidak irabazi. Aurrera begira dituzten erronkak, Ramon Basaldua, Ane Urkiri Ansola, Joseba Iturria, Imanol Magro eta Iñaki Berastegirekin batera aztertu ditugu. Hortaz gain, Realeko entrenatzaile berria Natalia Arroyo gehiago ezagutu eta, saskibaloian, Anna Cruz eta Roso Buch-en fitxaketak hizpide Marakana Txikiaren atal berrian.
 
bannerra

bannerra