Skip to main content

Langileak

Bilbon eta Laudion amiantoaren ondorioz hildako langileak gogoan izan dituzte

2018-10-04
Amiantoaren ondorioz 2016ko abuztuan hildako langilearen epaiketaren atarian Asviamiek, Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak, elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegien aurrean. Bertan, elkarteak eta biktimaren senideek gogorarazi dute amiantoak hiltzen duela. Amiantoaren azken biktima, berriz, Laudioko lagun bat da, urriaren 2an zendu zen Guardias Laudio enpresako langile ohi bat eztarriko eta birikietako minbiziak jota. Arabako herri horretan ere elkarretaratzea egin dute azken biktima honen eta beste guztien omenez.
EH Bildu La Naval-eko enpresa batzordeko langileekin bildu da

2018-10-03
EH Bilduko delegaritza, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia buru, La Naval-eko enpresa batzordeko kideekin bildu da Sestaon. Bertan, ontziolak pairatzen duen egoera larriaren aurrean, erakundeei eta bereziki Eusko Jaurlaritzari neurriak hartzeko eskatu diote. Hortaz gain, hilaren 10an langileek Sestaon deitu duten mobilizazioan parte hartzeko gonbitea luzatu du koalizioak.
La Naval-eko langileek bilera egin dute Arantxa Tapia Industria sailburuarekin

2018-09-27
Sestaoko La Naval-eko langileen enpresa batzordeak bilkura egin du Arantxa Tapia Industria sailburuarekin. Topaketa tonu onean joan dela azpimarratu du bi aldeek baina egoeraren larritasuna nabarmena da. Tapiak azaldu duenez, La Naval erosteko interesa duten inbertsoreak azaldu dira baina oraindik ere ez dago inolako eskaintza irmorik.
Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko Eguna

2016-05-01

Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez programazio berezia prestatu dugu datozen egunetarako "Hamaika kolore, hamaika helburu" kanpainaren barruan. Gurean Gaur, Ertzak eta Esatea Libre saio bereziak eskainiko ditugu.

Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko Eguna

2016-05-01

Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez programazio berezia prestatu dugu datozen egunetarako "Hamaika kolore, hamaika helburu" kanpainaren barruan. Gurean Gaur, Ertzak eta Esatea Libre saio bereziak eskainiko ditugu.

Aitor Bengoetxea: "Enplegu hobekuntza emateko eredu aldaketa behar da"

2014-04-30

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean Aitor Bengoetxea, EHUko Lan Zuzenbideko irakaslea izan dugu. Langileen Nazioarteko Egunaren atarian, egungo krisi ekonomikoaz hausnartu dugu berarekin. Lan erreforma, pentsio sistema edota autoenplegua izan ditugu izpide besteak beste.

 
bannerra

bannerra