Skip to main content

Langileak

Egoera "estuena" duten kultur sektoreko langileei "soldata bermatuko" diela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

2020-04-15
Diziplina desberdinetako artista eta bestelako langileak izango dira laguntzaren onuradunak. Gehienez 1.200 eurokoa eta gutxienez diru sarrerak bermatzeko errentaren ingurukoa izango da laguntza. Guztira 2,5 milioi euro baliatuko dituzte.
Garbiñe Aranburu (LAB): "Gure lehentasuna oinarrizkoak ez ziren lanak etetea izan da, langileen osasuna arriskuan ez jartzeko"

2020-04-07
Elkarrizketaren tartean, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururekin hitz egiteko aukera izan dugu. Covid 19 gaitzak eragindako krisi sanitario eta ekoomikoa aztertzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako gobernuak eta Hego Euskal Herriko patronalek izandako jarrera gogor kritikatu eta bide penala erabiltzeko aukera berretsi ditu.
Janire Lazkano (Zaldibar Argitu): "Bi hilabete pasatu dira eta eskakizunetatik bat bera ere ez dute bete"

2020-04-06
Bi hilabete pasatu dira Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik. Zer gertatu den eta zergatik gertatu den argitzeko eskatu dute herritarrek. Egoera nola aldatu den eta lehentasunak zeintzuk diren azaldu dizkigu Janire Lazkano Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak.
Mitxel Lakuntza (ELA): "Osasunaren alde egitea, ekonomiaren alde egitea da"

2020-04-01
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteak gizartea, osasuna eta ekonomiarekin lotutako krisiak eragin ditu. Egoera honek sortutako ondorioen inguruan, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzarekin hitz egin dugu. Elkarrizketa osoa bertan ikusgai.
ERTE batek eragindako langileek BGAEtan pilatutakoa jaso ahal izango dute errenta osatzeko

2020-03-26
Lan erregulazio txostenak jaso dituzten langileentzat prestazio berezia onartu du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailak. Martxoaren 17ko dekretuaren bitartez, halabeharrezko erregulazio txostenetan gehienez soldataren %70eko prestazioa jaso zezaketen langileek eta hori osatzera dator neurria, hau da, Pentsio Erakundean pilatutakotik jaso ahalko luke langile horrek gainerako %30a.
Dagoeneko 51.213 langile daude enplegua aldi baterako arautzeko dosierretan

2020-03-25
Hego Euskal Herrian 52.213 langile baino gehiago daude aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean. Covid19 pandemiari aurre egiteko neurrien artean, 8.250 enpresa inguruk hartutako erabakiaren ondorioz.
 
bannerra

bannerra