Skip to main content

Langileak

Lezoko lan heriotza salatu du euskal sindikatuen gehiengoak

2019-09-03
Kulukax enpresan hil zen ostiralean 26 urteko langilea, Ipintza industriagunean. Honen heriotzaren arrazoiak ikertzea exijitu du LAB sindikatuak. Heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur. Prekarietatearen eta lan baldintzen okertzen ondorio zuzena dela azaldu du Kristona Getek LABeko Oarso-Bidasoko arduradunak. Gaineratu du, lan heriotzen “sarraskiarekin” bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza direla. Hala, langile guztiak lan baldintza duinen alde borrokatzera deitu ditu. Getek gogora ekarri du 31 langile hil direla aurten Euskal Herrian.
Bilboko EH Bilduk erantzukizuna eskatu dio udalari lan gatazketan

2019-07-11
Zuzenean edo zeharka udalaren menpe dauden lanpostuen baldintza txarrak salatu ditu EH Bilduk Bilbon. Hainbat zerbitzuetako langileen grebak eta protestak baldintza horien adierazle dira eta koalizioak azpikontraten kontrol zorrotza exijitu dio hiriko gobernuari.
Gipuzkoako erresidentzietako langileek kanpaldia hasi dute Donostian, 80. greba egunean

2019-07-04
Erresidentzietako langileek 80. greba eguna dute gaur, eta kanpaldia hasi dute Donostiako Boulevardean. Bertan azaldu dutenez, "lanaren sexu banaketa eta emakumeen lana ez baloratzea izan dira sistema heterpatriarkal perbertso honi eusteko jendartearen oinarria". Zentzu horretan, gaineratu dute ez dela kasualitatea greba hau horrenbeste luzatzea. n kolektiboak 5.000 lagunek baino gehiagok osatzen dute, eta
Hego Euskal Herrian langabeziak behera egin du azken hilabetean

2019-07-02
Hego Euskal Herrian langabeziak behera egin du azken hilabetean. Espainiako Estatuko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakinarazi du maiatzean baino 3.417 langabe gutxiago dagoela lau lurraldeetan. Aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, % 3,8 txikitu da Gipuzkoan, Nafarroan % 2,84 jaitsi da, Araban %1,86 eta Bizkaian % 1,6. Guztira, 141.719 langile dabil lan bila Hegoaldean. Bizkaian, 63.913 langabe daude, 30.376 Nafarroan, 28.797 Gipuzkoan eta 18.633 Araban. Udaren hasierari lotutako enpleguei esker zerbitzuetako langabezia gutxitu da 2.086. Industrian 283 txikitu da eta eraikuntzan ere bai 253, baina aurreko hilabeteetan baino gutxiago hala ere. Horrez gain, lana dutenen kopurua handitu egin da: bataz beste, 1.262.627 lagunek kotizatu zuten ekainean Gizarte Segurantzan, maiatzean baino 4.213 gehiagok eta duela urtebete baino 26.779 gehiagok. Bestalde, lana lortu dutenen gehiengoa behin-behineko kontratuekin ari da lanean. Ekainean sinatutako kontratuen %7,6 soilik izan dira mugagabeak.
Loiuko aireportuko langileek 18 greba egun aurreikusi dituzte "lan karga jasanezinagatik"

2019-07-01
Loiuko aireportuko langileen grebak %100eko jarraipena izan du lehen egunean. Lan kargaren gorakada salatzeko uda honetan 18 greba egun deitu dituzte. AENAko iturrien arabera 26 hegaldi geldituko dira bertan behera gaurko egunean zehar. Patronala den AENA enpresak egindako ikerketaren arabera 36 langile falta dira dagoen lan kargari aurre egiteko. Langileek esan dute Sustapen Ministeritzaren gutxieneko zerbitzuen inguruko ebazpenak babestuta ez zeuden bi hegaldi baimendu dituela. Hau salatuko dute.
Galindoko ABB enpresak Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du

2019-06-28
Galindoko ABB enpresak Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du. Ondorioz, Ezkerraldeko plantak dituen 40m langileetatik, 10 kaleratuko dituzte. Egoera honen aurrean, beharginak antolatzen hasi eta eragile ezberdinekin biltzen hasi dira. EH Bildurekin izandako topaketan, enpresaren itxiera eta Europako ekialdera leku aldatzearen arriskua nabarmendu dute. Koalizioko kideek, beharginei elkartasuna erakusteaz gain, Ezkerraldeak zein Meatzetak pairatzen duten egoera ekonomiko larriaren inguruko hausnarketa plazatu dute.
 
bannerra

bannerra