Skip to main content

Etxerat

Guardia zibil batek Beatriz Etxeberria presoari eginiko mehatxuak salatu ditu Sortuk

2020-06-19
Guardia zibil batek Beatriz Etxeberria presoari eginiko mehatxuak salatzeko elkarretaratzea egin zen atzo Bilbon, espainiar Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean, Sortuk deituta. «Zuri eta zure alabari tiro bat emateko gogoa jartzen ari zait». Esan zien Guardia Zibilaren agente batek, pistola bat eskuetan zuela, Beatriz Etxeberria Caballero presoari eta bere bi urteko alabari.
Guardia Zibil batek Beatriz Etxebarria euskal presoa eta bere bi urteko alaba mehatxatu ditu

2020-06-17
Etxerat elkarteaksalatu du erasoa. Eskua pistolan jarrita, biei zuzendu eta “tiro egiteko gogoak” jartzen ari zitzaiola esan zien Etxebarria alabarekin medikuarenean zegoela. Astartean bi kontsulta zituen egitekoak alabak Niño Jesús ospitalean. Bien arteko itxaronaldian jazo zen gertaera eta Etxebarriak bigarren kontsulta jasotzeari uko egin zion bere alabaren segurtasuna bermatua ez zegoela iritzita.
Etxerat eta Sare elkarteei Gasteizko diru-laguntzak itzultzeko agindua eman die EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

2020-05-27
Arabako hiriburuko Udalak duela hiru urte 5.000 euroko diru-laguntza eman zion elkarte horietako bakoitzari, urte horretarako Bizikidetza eta Aniztasunerako udal zerbitzuaren laguntzen deialdiaren barruan.
Euskal preso gehienek bisitarik gabe jarraitu beharko dutela salatu dute Sarek eta Etxeratek

2020-05-14
Espetxe zaintzaren idazkaritza nagusiak atzo iragarri zuen presoek berreskuratu egingo zituztela komunikazio eta bisitetarako baimenak, baina Espainian urrunduta dituzten presoen egoera ez da aldatuko.
Etxetik etxera II

2020-04-24
Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak elkarlanean, Etxetik Etxera II saio berezia egin du azken ostirala aitzaki hartuta. Hemen duzue ikusgai.
Preso politikoen nazioarteko egunean espetxeetako osasun zerbitzu duina aldarri

2020-04-17
Etxeratek, mundu mailako pandemiaren eraginak ikusitik, espetxeetan osasun zerbitzu duina exijitu du, aldarrikapen nagusiekin batera. Senideek arduraz bizi dute egoera, Urtzi Errazkin bozeramailearekin izan gara.
 
bannerra

bannerra