Skip to main content

omenaldia

Joxe Anjel Iribar, konpromisoaren ikur

2020-06-01
40 urte bete dira Joxe Anjel Iribar handiak erretiroa hartu zuenetik; 1980ko maiatzaren 31ean, San Mamesen jasotako omenalditik eratorritako dirua euskarazko lehen kirol hiztegia osatzeko eman zuen zarauztarrak. Bere figura, hiztegi hori sortzeko, UZEIko lantaldearekin batera, Iñaki Elorzarekin hitz egiteaz gain, konpromisoaren inguruko ertzak aztertu ditugu Patxi Xabier Fernandezekin batera.
Iñigo Muguruza omenduko dute jaio zen egunean

2019-12-17
55 urte beteko lituzkeen egunean kontzertu omenaldia egingo diote Iñigo Muguruza musikariari. “Iñigo Muguruza beti Gogoan. Adiorik ez” goiburupean ospatuko den kontzertuan bere ibilbidea errepasatuko dute Bilboko Kafe Antzokian. 80ko hamarkadatik aurtengo irailaren 5ean zendu zen arte, ibilbide oso oparoa izan zuen Muguruzak. Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetan aritu zen.
Bilboko Euskararen Egunean Udalak Labayru Fundazioa omendu du

2019-11-29
Labayru fundazioaren 50. urteurrenean, Bilboko Udalak omenaldia egin dio euskararen alde hainbeste egin duen erakundeari. Frankismo osteko garaian bilbotarrak euskalduntzeagatik eta eguneroko lanarengatik oroigarria eman diote Adolfo Arejita Labyruko zuzendariari. Labayrutik politikariak, idalzeak eta beste hamaika kultur eragile pasa dira, eta hala gogorarazi dute ekitaldian jarritako bideoan. Bertan Iñigo Urkullu, Bingen Zupiria edota Nerea Mujika bezalako aurpegi ezagunek eskerrak eta zorionak eman dizkiote erakundeari. Juan Mari Aburto alkatean hiribilduan urteetan egindako lana azpimarratu du.
Iñigo Muguruzari omenaldia egingo diote abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian

2019-11-12
Kortatu, Delium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi eta Lurra taldeko musikaria izan zen Iñigo Muguruza, Irailaren bostean hil zen esklerosi anizkoitzaz jota 54 urte zituelarik. Sei taldetan aritu ostean, 2017an Lurra taldea utzi behar izan zuen, sufritzen zuen gaitzagatik. Ordea, bere azkenengo lan musikala Hiru Leike izeneko bikotea izan zen, honetan gitarra distortsionatua jotzen zuelarik.
Bixente Perurena omendu dute, GALek hil eta 35 urtera

2019-06-07
GALek erahildako Bixente Perurena oroitzeko ekitaldia burutu dute Perurena tabernan, Errenteria eta Astigarraga artean, GALek hil eta 35 urtera. Errenteriatik Hendaiara egin behar izan zuen Perurenaren familiak ihes eta bertara heldu eta hiru hilabetera etxe aurrean tiroz hil zuten Bixente, Angel Gurmindorekin batera. Hitza hartu dute Errenteria eta Hendaiako alkateek, biktimaren alaba batez gain. Ekitaldiak segida ematen dio Errenteriako udalak indarkeria mota ezberdinen biktimak aitortzeko eta elkarbizitzaren alde azken urteetan abiatu duen lanari.
Frankismo garaian errepresioa jasan zuten esklabuak omenduko ditu beste behin "Memoriaren bideak"

2019-06-05
Memoriaren bideak elkarteak garatu du, Burgiko udalaren laguntzaz. Nafarroako pirinioetan frankismo garaian jasandako errepresioa ardatz, hainbat ekimen antolatu dituzte, tartean, ekainaren 7an Burgin bertan egingo den Vicente Lacaisa iheslari burgiarraren inguruko hitzaldia, edota ekainaren 15ean Bidakozeko portuan frankismoko esklabu nafarrei egingo den omenaldia, hitzartze eta musikari desberdinekin. Egun zinez tristea izango da, aurten, lehen aldiz, lekuko zuzenekorik egongo ez den lehen urtea baita, aipatutako Vicente Lacaisa eta luis ortiz pasa den urtean hil baitzirten. 2004. urtetik darabil Memoriaren bideak elkarteak euskal pirinioetan jasandako esklabutza ikertu, salatu eta zabaltzen. Omenladi, hitzaldi eta ekintza zehatzak egin dituzte. Pasa den urtean, adibidez, Frankismoan esklabu izan zirenen barrakoi baten erreprodukzioa eraiki zuten. Ekainaren 15ean barrakoiko bisita gidatua egingo da goizean, eta udan zehar bisitatzeko aukera ere izango da. Urtero bezala, ekainaren 15eko ekitaldia Juan Kruz Lakasta kazetariak gidatuko du, eta, aurtengo kartela, Angel Aja margolari sestaoarraren muntaia da, non lanera behartutako soldaduen 38. Batalloiaren argazki bat oinarri izan duen. Memoriak bidean eklarteak, iragana ahaztu ezin eta ahaztu nahi ezinik, egia eta erreparazioaren bidean jarraituko dutela adierazi dute.
 
bannerra

bannerra