Skip to main content

urteurrena

"Oroitzapen ederrak dira: Ikurrina gailurrean, herrian eta familian denak pozik; mendi jarduera bati ezin zaio gehiago eskatu"

2020-05-14
1980ko maiatzaren 14an iritsi zen ikurrina munduko tontor garaienera. Martin Zabaleta (Hernani, 1949) mendizaleak lortu zuen balentria, Everestera abiatutako bigarren euskal espedizioan. Hamabi mendizale joan ziren guztira, baina Zabaleta baino ez zen iritsi gailurrera, Pasang Temba xerpa lagun zuela. 80koa balentria kolektibo gisa bizi izan zen eta herri baten garaipen gisa ospatu zen abentura. Gu Felipe Uriarte eta Ramon Olasagastirekin batera balentria aztertu dugu.
Ikurrina lehenengoz Everestera iritsi zenekoa

2020-05-14
1980ko maiatzaren 14an iritsi zen ikurrina munduko tontor garaienera. Martin Zabaleta (Hernani, 1949) mendizaleak lortu zuen balentria, Everestera abiatutako bigarren euskal espedizioan. Hamabi mendizale joan ziren guztira, baina Zabaleta baino ez zen iritsi gailurrera, Pasang Temba xerpa lagun zuela. 80koa balentria kolektibo gisa bizi izan zen eta herri baten garaipen gisa ospatu zen abentura.
75 urte bete dira partisanoek Mussolini kapturatu zutenetik

2020-04-28
Giulino di Mezzegra (Italia) 1945eko apirilaren 28a. Benito Mussolini diktadore faxista eta Clara Petacci maitalea fusilatu zituzten, Suitzara ihesi zihoazela partisano komunista talde batek atzeman ondoren. Biharamunean, Milango Loreta plazako gasolindegian, gorpuak buruz behera zintzilik jarri zituzten, eta jendetzaren esku utzi. 75 urte pasatu dira ordutik.
Duela 83 urteko bonbardaketa oroitu dute Gernikan

2020-04-27
Urtero gogoratzen da 1937an Alemaniako Condor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak Gernikan egindako sarraskia. Ehunka hildako eta zauritu izan ziren, eta eraikinen %85 erabat suntsitu zituzten. Aurten ezinbestean segurtasun neurriak hartuta egin dituzte ekitaldiak, koronabirusak eta konfinamenduak eraginda. Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren helburua izan da, konfinatuta egon arren, askatasuna aldarrikatzeko eguna izatea, hala, zuzenean jarraitu dute herritarrek streaming bidez egitaraua.
Gernikarrekin batera, bonbardaketa gogoratzeko unean (15.45), sirena hotsarekin osatutako ikus-entzunezkoa izango da ikusgai Hamaikan

2020-04-25
Sirena hotsa eta ekitaldien jarraipena oinarri, Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenean saio berezia eskainiko du Hamaika Telebistak 15.30ean hasita. Ordu beteko saioa ikusgai izango da ondoren, 22.00etan eta nahieran, www.hamaika.eus ataria eta sare sozialetan Hamaikak dituen kontuetan.
ETAren armagabetzearen inguruko lana osatu du Tomas Lacoste zinemagile frantziarrak

2020-04-17
Armagabetzearen urteurrena ere heldu da pandemia egoeran gaudela. Ipar EHko jendarte zibilak eta nazioarteko komunitateko hainbat ordezkarik egindako ahalegina bildu du hain zuzen ere Tomas Lacoste zinemagile frantziarrak. Honatx, Maite Ubiria kazetariak Kolpez Kolpe saioan osatutako analisia.
 
bannerra

bannerra