Skip to main content

Palestina

Israelgo Gobernuak "Abrahameko Akordioak" sinatu ditu Arabiar Emirerri Batuekin eta Bahraingo Erresumarekin

2020-09-16
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo adierazi zuenez, "beste bost herrialdek" laster harreman diplomatikoak izango dituzte Israelekin. Izan ere, Etxe Zurian Israelgo Gobernuak Arabiar Emirerri Batuekin eta Bahreinekin "Abrahameko Akordioak" sinatu zituzten atzo. Palestinarrentzat eta estatu bat eratzeko asmoentzat "labankada" izan dena.
Zisjordaniaren zati bat anexionatzeko Israelen plana atzeratzea erabaki dute

2020-07-01
Benjamin Netanyahu lehen ministroak martxan jarritako Zisjordania anexionatzeko plana atzeratu dute. Gaur abiatzekoa zen, baina koalizio gobernuan eztabaida handia sortu da, batez ere egutegiaren inguruan.
Txente Rekondo (Analista): "Hiru estatuen bizikidetzak porrot egin du, estatu bakar berri baten sorrera izan daiteke irtenbidea".

2020-06-23
Israelek zisjordaniaren zati bat anexionatu nahi du, akordio guztiak alde bakarrez apurtuz. Hurrengo hilabetetan errepresioa eta biolentzia areagotuko direla deritzo Rekondok, eta birformulazio bat garatzea beharrezkotzat jo du.
Plastinaren herrialdean bazen poz pozik bizi zen panpin bat...

2020-04-07
Panpin biguna, luzexka eta buru biribilduna. Beti irrifar zabalarekin. Panpina oso ziur zegoen, egunen batean bere sortzaileak maletatxoan sartu eta hurruneko herrialderen batera eramango zuela, umeren baten jostailu gustokoena izateko.
CAF : Tranbia honi kiratsa dario

2020-03-06
Itzal handiko pertsonen testigantzetatik abiatuta CAF enpresak Jerusalengo tranbia eraikitzeko lortutako esleipena du ardatz Gasteizko BDZ taldeak eta Hala Bedik elkarlanean ekoiztutako dokumentalak.
Palestinak harremanak hautsi ditu Israelekin eta AEBekin

2020-02-03
Palestinako Aginte Nazionalak Ameriketako Estatu Batuekin eta Israelekin zituen harremanak hautsi ditu. Palestinako presidente Mahmud Abbasek larunbatean jakinarazi zuenez, erabakiak segurtasun arloari ere eragingo dio, nahiz eta arloko agintea oraindik Ameriketako Estatu Batuen eta CIA Inteligentzia Agentzia Zentralaren arteko akordioaren esku dagoen.
 
bannerra

bannerra