Skip to main content

Dokumentala

ArteKale | Punka eta literatura, Sound of Roots eta Beste Hitzak literatur egitasmoa

2017-01-20

"Idoloak akatu genituenekoa" ipuin bilduma argitaratu dute Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartek: punk musika eta literatura parez pare, estilo horretako talde entzutetsuen abestiak oinarri hartuta. Ska eta reggae musikaren sustraietara ere jo dugu "Sound of Roots, ska eta reggae musika Euskal Herrian" dokumentalarekin. Gainera, "Beste Hitzak" literatur egitasmoaren berri eman digute Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxea idazleek. Amaitzeko, datozen egunetako agenda kulturala ere dakargu. On egin!

Michael Jordan eta Chicago Bulls mitikoen azken dantza aztertuz

2020-06-08
Jordan eta bere Chicago Bulls-en azken dantza: 90ko hamarkadako talde ikonikoaren inguruko “The Last Dance” seriearen ertzak sakon aztertuko ditugu Alessandro Ruta, Koldo Tellitu eta Martxel Lopezekin. Hortaz gain, Athletic-eko atezain Amaia Peña eta Realeko entrenatzaile Natalia Arroyoren adierazpenak #MarakanaTxikia-n
"Naparraren historia Euskal Herrian gertatu da, baina mundu osoko edozein lekutara eraman daiteke"

2020-05-21
'Naparra'-ren historia azaltzen duen dokumentalaren egileekin izan gara Nafarroa Gaur saioan: "Bigarren indusketa horretan 'Naparra'ren gorpua azaltzen ez bada, senideek beste 40 urte pasa behar dituzte gorpua bilatzen?".
'Bolante baten historia' dokumentala eta COVID19aren ondorioak

2020-05-19
Gaurko saioan osasun larrialdiak izandako eraginak aztertuko ditugu, besteak beste, arlo ekonomiko eta sozialean eta gaitzak presoen egoeran nola eragiten duen landuko dugu. Gainera, 'Naparra'-ren historia azaltzen duen dokumentalaren egileekin izan gara.
"Naparraren historiak edozein herrialdetan eragin dezake enpatia"

2020-05-19
Iban Toledo eta Iñaki Alforja zinemagileek Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren desagerpenaren eraginak azaltzen dituen dokumental lana osatzeko lanetan ari dira, haren desagerpenaren 40. urteurrenean.
'Gerra hemen hasten da' dokumentala

2020-05-08
'Gerra hemen hasten da' Euskal Herriko armagintza sektoreak Yemengo gerran duen parte-hartzea aztertzen duen dokumentala. Hemen duzue ikusgai.
 
bannerra

bannerra