Skip to main content

Sakonean

San Juan gaua, urteko gaurik laburrena

2020-06-23
Urteko gaurik laburrena izango da gaurkoa, San Juan gaua. Sua protagonista nagusi bihurtzen den gaua da.
Jon Maia: "Krisi hau aukera bat izan daiteke sistema hau aldatzeko"

2020-06-16
Etxealdian zehar sortutako artikulu baten ondoren, Jon Maiak "Bihar Tomorrow" ekimenaren bultzatzaileetako kide gisa azaltzen zaigu. Beste mundu bat posible dela aldarrikatuz landutako iniziatiba hain zuzen ere. Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak berarekin hitz egin du.
Jon Redondo: "Futbolean, nazioarteko federazio ezberdinekin harremanetan gaude Euskal Selekzioak ahal bezain pronto arerio on baten aurka jokatzeko"

2020-06-10
Elkarrizketaren tartean, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendari Jon Redondorekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia lankideak. Bertan, Covid19 gaitzak eragindako ondorioak, Bat Basque Team-eko kirolarien egoera, arrauna eta pilotaren itzulera, Ligaren ingurukoak eta euskal selekzioen ofizialtasunaren ingurukoak hizpide. Honatx aurrerapena.
Mertxe Aizpurua: "Dekretu soil bat nahikoa izan da autonomiaren zutabe diren eskumenak ezerezean uzteko"

2020-06-05
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpuruarekin solasatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Alarma Egoeraren azken luzapena, koalizioak Madrilen lortutako akordioak eta aurrera begirako posizioa, eskuinaren jarrera inboluzionista eta Estatuen estolderiek jokatutako papera aztertu dituzte.
Eneko Axpe: "Momentuz, txertorik onena gu geu gara"

2020-05-28
Elkarrizketaren tartean Californiako Stanford-eko unibertsitateko ikerlariarekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia. Covid 19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaeraz, AEBtako egoeraz, Euskal Herriko tendentziaz eta balizko txertoaren inguruan dauden interesei buruz. Honatx aurrerapena.
Lehen Fasea bukatze aldera, gazteen koronabisrus kasuek gorakada xumea pairatu dute

2020-05-20
Lehen Fasea bukatze aldera, gazteen koronabisrus kasuek gorakada xumea pairatu dute. Hala ere, datu horiek igoera txikia adierazten dute, bereziki ospitalizatutako biztanleen kopurua jaitsi egin delako eta larritasun arinak duten gazteak artatzeko aukera eduki dutelako. Gazteen Euskal Behatokiak, martxoan, konfinamendu egoerako momenturik gogorrenean 15-35 urteko gazteen iritziak bildu zituzten txosten batean. Orain, neurriak leunduz doazela, gazteen egoera eta jarrerari buruz galdetu diogu Oskar Longo behatokiko teknikariari.
 
bannerra

bannerra