Skip to main content

euskara

EAEko euskaltegien 2020-21 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute “Euskara ikasteko zure formula” lelopean

2020-09-17
Inoizko kanpainiarik malguena eta seguruena martxan jarri dutela iragarri dute EAEko 101 euskaltegiek. Bilboko Udalak eta bertako euskaltegiek kanpainiarekin bat egin dute. Aurtengo ikasturtean euskaltegiek izango duten malgutasun horretan jarri dute arreta, ikasle bakoitzak erabaki ahal izango baitu euskara ikasteko komeni zaion formatua.
Rabeb Ridene, Tunisian jaioa (lehenengo zatia)

2020-09-16
Aste honetan Rabeb Ridene tunisiarra ezagutuko dugu. Altsasura bizitzera etorri zen bere senarrarekin. Alaba D ereduan matrikulatzea erabaki zuen, eta haren euskarazko lehenego hitzak entzutean bera ere ikasteko beharra sentitu zuen.
Dani Sanz, Madrilgo euskaltzalea (bigarren zatia)

2020-09-11
Aste honetan Dani Sanz ezagutzeko parada dugu. Madrilen jaioa, gaztetan maitemindu zen Euskal Herriaz. Eta, Iruñeara etorri bizitzera. Bigarren saio honetan, musika eta literaturaz jardun dugu. Musika talde bateko partide da, Egurre, eta bere lagunartea ere ezagutu dugu. Bukatzeko, Zaldiko ostatura joan gara, euskaraz idatzi eta argitaratu zuen liburuaz kontu kontari aritzera.
Maddi Ane Txoperena (Idazlea): "Igartza saria bultzada ederra da, baina presio pixka bat ere sumatzen dut"

2020-09-11
Igartza Sarien XXIII. Edizioa irabazi du Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta bertsolariak, “Ez erran inori” liburuaren proiektuagatik. Liburuaz, sormen prozesuaz eta irabazi berri duen sariaz hitz egin dugu berarekin.
Euskaraldian entitateen lanketan haur eta gazteei zuzendutako eskaintza nabarmendu dute

2020-09-10
Aurtengo Euskaraldian entitateen lanketan haur eta gazteei zuzendutako eskaintza nabarmendu dute eragileek. Hezkuntza komunitatearen jardunean hizkuntza ohiturak lantzeko hainbat aukera eskaini dituzte. Esaterako, unitate didaktikoak. Bestalde, 16 urtetik gorakoak irailaren 24tik aurrera eman ahalko dute izena ekimenean.
Dani Sanz, Madrilgo euskaltzalea (lehenengo zatia)

2020-09-09
Aste honetan Dani Sanz ezagutzeko parada dugu. Madrilen jaioa, gaztetan maitemindu zen Euskal Herriaz. Eta, Iruñeara etorri bizitzera. San Frantzisko eskolan irakasle, Daniren egunerokoan sartuko gara buru belarri.
 
bannerra

bannerra