Skip to main content

lehiaketa

Patxi Lopez de Uralde artzainak irabazi du Ordiziako 47. Gazta Lehiaketa

2020-09-11
Pandemia honen ondorioz, hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan badira ere, Ordizian urtero egiten den Gazta Lehiaketa ospatu ahal izan dute. Larreako Patxi Lopez de Uralde artzainak irabazi du 47. edizioko saria. Gazta irabazlea 9.200 eurotan saldu dute enkantean.
Abian da Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa

2020-08-27
Aurten Hamaika Telebistaren hamaikagarren urteurrena ospatzen ari gara eta horrekin bat Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa bat abian jartzea pentsatu dugu. Anima zaitezte! Gaia librea da eta lanak euskara hutsean aurkeztu beharko dira. Garaileek saria izango dute.
Inoizko daturik onenak Harrapazank programarentzat

2020-06-04
Arrakasta lortu du Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen topagunearen Harrapzank programak bere 15. urtemugan. Egoerak behartuta, sarera egin du salto gazte bilbotarrak aktibatzea eta euskarara ekartzea helburu duen ekimenak eta inoizko daturik onenetarikoak bildu ditu aurten. 10 eta 18 urte bitarteko 900 gazte baino gehiagok hartu du parte HarrapazankIsIndahouse-ek proposatutako ataletan.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak Harrapazank egitasmoaren moldaketa egin dute

2020-04-20
Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak Harrapazank egitasmoaren moldaketa egin dute 15. urteurrenean, konfinamendura egokitzeko beren eskaintza. Bilboko gazteek aisialdian euskara erabiltzeko helburua duen programak, Harrapazank insindahouse abiatu du gaur bertan.
Nerea Egozkue, modaren erdigunean

2019-11-27
Nereak argi zuen txikitatik moda munduan lan egin nahi zuela eta bere desioak guztiz bete dituela esan dezakegu, modelo eta diseinatzaile moduan ari baita lanean. Gaurko saioan, bere sorkuntza espazioan sartu gara eta Miss Word lehiaketan bizi izan zuen esperientzia kontatuko digu.
Nazioarteko 12 banda, Amorebieta-Etxanoko 'Haizetara' jaialdian

2019-06-14
Beste urte batez, "Haizetara" jaialdiak nazioarteko fanfarreak, bandak eta kaleko musikariak bilduko ditu Amorebieta-Etxanon. XIV. edizioa izango den honetan, bederatzi bandek hartuko dute parte, 10.000 euroko saria duen lehiaketan. Instrumentista onenari 1.000 euroko saria emango zaio ,eta, Amorebieta-Etxanora gerturatzen den publikoak, beraien bozkekin, 4.000 euroko saria banatuko du. Benin, Erresuma Batua, Katalunia, Euskal Herria edo Espainiatik etorriko dira bandak, estilo eta nortasun ezberdinekoak. Asteburua biribiltzeko ekintza osagarriak ere egongo dira: jam sessionak, swing dantzak, musika tailerra, "Katxarrismos" erakusketa etb. Gainera antolakuntzak tabernak, sagardotegia eta garagardotegia jarri ditu gerturatzen direnek tartetxo bat hartu dezten kontzertuen artean.
 
bannerra

bannerra