Skip to main content

lehiaketa

Nazioarteko 12 banda, Amorebieta-Etxanoko 'Haizetara' jaialdian

2019-06-14
Beste urte batez, "Haizetara" jaialdiak nazioarteko fanfarreak, bandak eta kaleko musikariak bilduko ditu Amorebieta-Etxanon. XIV. edizioa izango den honetan, bederatzi bandek hartuko dute parte, 10.000 euroko saria duen lehiaketan. Instrumentista onenari 1.000 euroko saria emango zaio ,eta, Amorebieta-Etxanora gerturatzen den publikoak, beraien bozkekin, 4.000 euroko saria banatuko du. Benin, Erresuma Batua, Katalunia, Euskal Herria edo Espainiatik etorriko dira bandak, estilo eta nortasun ezberdinekoak. Asteburua biribiltzeko ekintza osagarriak ere egongo dira: jam sessionak, swing dantzak, musika tailerra, "Katxarrismos" erakusketa etb. Gainera antolakuntzak tabernak, sagardotegia eta garagardotegia jarri ditu gerturatzen direnek tartetxo bat hartu dezten kontzertuen artean.
42. Euskal Zine Bilerako lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago

2019-05-06
Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 2tik irailaren 30era bitartean egongo da zabalik. Azaroaren 23tik 30era bitartean ospatuko den Euskal Zine Bilera gainera, urte osoan zehar luzatzen diren ekimenez inguratuta dago, jaialdiaz gain euskarazko ikus-entzunezkoen markoa urtean zehar hedatuz. Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bileraren Lekeitioko jaialdia ezaguna bada, bere baitan hartzen duen lehiaketagatik da. Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian.
Hainbat herri kirol uztartzen dituen "5 Kirol" txapelketa aurkeztu dute

2019-03-29
Herri kirolei freskotasun berri bat emateko helburuarekin, BasqueSports-ek, Aitzol Atutxa aizkolariarekin enbaxadore lanak egiten, 5 herri kirol batuko dituen herri kirol binakako txapelketa aurkeztu dute gaur Bilboko Euskal Museoan. Bikoteka lehiatuko da eta bost herri kirol uztartuko ditu, gure kirolak ikusgarriagoak eta arinagoak egiteko. Modalitateak harria jasotzea, aizkora, txinga erutea, ingudea altxatzea eta trontza izango dira, jarraian egiteko moldatuak, bai kilo, jasoaldi eta mozketetan, dinamismoa bilatzeko eta ikuslearentzako are erakargarriagoak egiteko.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBk Sariketaren XXVII. edizioa ospatuko du

2019-03-11
Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bere XXVII. edizioa ospatuko du martxoaren 13tik aurrera. Guztira 48 bertsolari gaztek hartuko dute parte, eta, finala Bilboko BBK aretoan izango da, apirilaren 3an. Lehiaketak aurreko urteetako formatua hartuko du. Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeek izango dute ordezkaritza, eta bakoitzetik sei bertsolarik hartuko dute parte. Sei bertsolarien artean A eta B mailakoak uztartuko dira, A maila 18 urtera arte izanik, eta B maila 18 eta 25 urte artean.
Amaitzera doa harrapazank programarako eta ikusi eta ikasi haurrentzako tailerretarako izena emateko epea

2019-01-25
Aurten, Harrapazank programak hainbat lantegi eskaintzen ditu: fantasiazko makillajea, irratia, Hennazko tatuajea edo arropa pertsonalizatzea. Ikusi eta ikasi umeentzako egitarauak, bestalde, 31 ikuskizun eta 44 lantegi eskaintzen ditu aurten. Bi programa hauek Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen ditu.
GUREAN GAUR: Ironia, umorea eta aldarrikapena uztartuz, Bilboko Konpartsaken Kopla Txikien lehiaketa

2018-02-06

Lehen saria Hontzak konpartsak eraman zuen, Aburtoren karikatura bat eginez. Bilboko kafe antzokian egin zen, eta adin guztietako jendea bildu zuen, Euskal Herrian, erro bereziak dituen Aratusteen festari hasiera emateko.

 
bannerra

bannerra