Skip to main content

osasuna

Segurtasun neurri zorrotzekin jokatuko da aurtengo Kontxako Bandera Donostian

2020-09-02
Koronabirusaren hedapena saihesteko hainbat erabaki hartu behar izan dute antolatzaileek eta Donostiako Udalak, ohiko jende pilaketak eragotzi nahian.
Txinako militarrak koronabirusaren aurkako txerto bat hartzen hasiko dira

2020-06-30
Institutu Zientifiko Militarraren eta CanSino Biologics enpresa biofarmazeutikoaren artean garatu dute eta, enrpesak ziurtatu duenez, egindako frogek “txertoaren segurtasuna” eta “immunitate altua” bermatzen dute, erantzun immune zelular egokiarekin batera.
54 pertsonak eman dute positibo Txagorritxu eta Basurtuko ospitaleetako fokuetan

2020-06-15
Nekane Murga Osasun Sailburuak iragarri duenez Txagorritxu ospitalean 240 PCR proba gauzatu dituzte azkenaldian eta 3 kasu berri zenbatu ditu Osasun sailak azken orduetan. Orotara, 13 kutsatu zenbatu dira foku horretan eta horietako bat zendu da azken orduetan. Bizkaian, berriz, 4281 proba egin dizkiete ospitaleko langile, paziente eta ingurukoei lau positibo berri baieztatu ditu Nekane Murga osasun sailburuak, 41 direlarik kutsatuak, denera eta bi dira hildako berriak. Hala ere, fokuak kontrolpean dituztela ziurtatu du Murgak eguerdiko agerraldian.
Denboraldiaren itzuleran, Europarako txartela eskuratzea eta maila mantentzea izango da euskal taldeen helburua

2020-06-11
Hiru hilabetez geldirik egon ostean gaur abiatuko da berriro lehen mailako futbola. Athletic eta Real Sociedad taldeek Europan jokatu nahi dute datorren denboraldia. Alaves, Osasuna eta Eibar taldeek, berriz, maila mantentzea izango dute helburu.
COVID19 kasu posibleen %30 baieztatu du Osakidetzaren baheketak

2020-06-11
Pandemiaren aldi gogorrenean antzemandako COVID19ko kasu posibleen %30 konfirmatu ditu Eusko Jaurlaritzako osasun-sailaren baheketaren lehenengo faseak. Ikerketaren helburua, Otsailaren 28tik apirilaren 15era sintomak izan zituzten baina PCR frogarik egin ez zitzaien pazienteek birusa pasa duten jakitea da. 3.240ri egin zaie froga eta 959 positibo baieztatu dira.
Hogei pertsonari atzeman diete koronabirusa Basurtun

2020-06-09
Basurtuko Unibertsitate Ospitalean atzemandako koronabirus kasuak hogei pertsona baino gehiagori eragiten die dagoeneko. Revilla pabiloian ospitaleratuta zeuden bederatzi profesionalek eta hamabi pazientek positibo eman dute PCR proban. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila bi foku nagusi aztertzen ari da egunotan, kezkatzeko moduko kutsatzeak agertzen hasi baitira osasun zentro batzuetan.
 
bannerra

bannerra