Skip to main content

albisteak

COVID19arekin baino lehenago neurri murriztaileak hartu zituzten XVI.ko izurri beltzaren aurka

2020-11-10
Nafarroan positiboek gora egin arren positibotasun-tasak behera egin du. Eskubide Sozialen Kartaren Nafarroako bozeramaileek agerraldia egin dute hiriburuko Gaztelu Plazan gogoratzeko urtarrilaren 30eko greban eskatutako arloetan ez dela sakondu eta urte hasieran agindutakoak ere ez dituela bete foru agintaritzak.
Beñat Zaldua: “Arduragabekeria galanta da udaberrirako txertoaren 10 milioi dosi egongo direla esatea”

2020-11-10
Arduragabekeriatzat jo du Beñat Zaldua GARAko kazetariak Salvador Illa osasun ministro espainiarrak gaur egindako iragarpena. Are gehiago kontutan izanda aldez aurretik egin zituen iragarpenak ez direla bete. Bestalde, memoriaren eguna izaki, Gasteizko legebiltzarrean "gaur egindako ekitaldia euskal gizartean aspaldidanik existitzen den kontsentsu minimo horren isla" dela azaldu digu.
“Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak

2020-11-10
Vicente Ameztoy, Jose Luis Zumeta eta Carlos Zabala “Arrastalu”-ren “Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak. 5x8 metro inguruko murala sortu zuten hiru artistek 1980an, Lemoizko zentralaren eraikuntza gelditzeko mugimendu erraldoiaren baitako Herrikoi topaketak izeneko ekitaldian.
Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak iragarri ditu Nafarroan hilaren 19an eta 28an

2020-11-10
Erreforma fiskal baten beharra azìmarratu dute, enpresa eta kapital-errenta gehiago biltzeko, eredu pribatizatzailetik arlo publikoa indartzera pasatuko dena.
Gaizka Garitanok Athletic-en aulkian jarraituko du

2020-11-10
Valladoliden jasotako porrotaren ostean, Athletic-en inguruko hainbat zurrumurru eta kritika hedatu diren arren, Gaizka Garitanok lehoien aulkian jarraituko du Betisen aurkako partidan. Eguneroko kirol errepasoa.
Bake ituna sinatu dute Armenia eta Azerbaijanek

2020-11-10
Bake akordioa sinatu dute Armenia eta Azerbaijanek. Akordioa oso mingarria dela aitortu du Nikol Pashinyan Armeniako lehen ministroak. Izan ere Armeniak amore eman behar izan du Azerbaijanen nagusitasun militarraren aurrean, atzo bertan azken hauek Shushi, Karabakh garaiko bigarren hiririk handienaren kontrola berenganatu ondoren.
 
bannerra

bannerra