Nekane Balluerka EHUko errektorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Lau urte hauetako ibilbidearen balorazio "positiboa" egin du. Itxialdi garaia oso garai gogorrak izan direla adierazi du, baina Euskal Herriko Unibertsitateko komunitate guztiak egindako lana azpimarratu du: zerbitzuetako langileak, garbitzaileak, irakasleak, edota langileak.
Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak eta Lakuako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatutako XXV. Jagon jardunaldia burutu da pasa den ostiralean. Aurtengo jardunaldia entitate pribatuetan zentratu da eta gaur egungo gizarte elebidunean euskarazko zerbitzua nola ematen duten aztertu da.
Uhinak, aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek Arku Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua ospatu da berriki. Bertan parte hartu duten guztiek bat egin dute klima aldaketa arintzeko neurriekin jarraitu behar dela esatean, baita klima-aldaketak Euskal Herriko kostaldean dituen ondorio txarrak saihestuko dituzten egokitzapen estrategiak planteatzen hasi behar dela esatean ere.
Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen onartu nahi ditu aurrekontuak. Gobernuak proposamena egina du Sanchezen exekutiboak lehenengo tramite hori igaroko du, inbestidura babestu zuten talde parlamentarioek ez baitiote osoko zuzenketarik egingo.
Fiskalitate eta aurrekontu justuagoen alde mobilizatuko da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Horixe osatzen duten eragileen izenean Janire Landaluzek eta Mikel Alvarezek azaldu dutenez, salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak bere horretan jarraitzen du, sistema honek dituen gabeziak gero eta modu sakonagoan agertuz eta langile zein herritar sektore zabalen bizitzak prekarizatuz. Horregatik, mobilizazio dinamika bat aurkeztuz abiatuko dute ikasturtea.