Skip to main content

albisteak

Asier Etxenike: "Azken zikloan, EAJk PSE-EE eta PPtik zetorren bozka espainiarzale bat jaso du baina orain abstentziora jo du bereziki Bizkaian"

2020-07-14
Iragan den uztailaren 12an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egindako hauteskundeen balantzea egin dugu Asier Etxenike soziologoarekin batera.
Eneko Etxeberria (Abokatua eta EHUko irakaslea): “Harridura eragiten du bozkatzeko alternatibak proposatu ez direla ikusteak”

2020-07-14
Izurri baten erdian ospatu ziren hauteskundeak pasa den igandean. Egoera berria bizitzen gabiltza eta lehenengo aldia da herritarrei termino hauetan bozkatzea galarazten zaiena. Eneko Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta abokatuak zehaztu duenez, epaile batek herritar bati bozkatzea debekatu diezaioke sententzia irmo batekin baldin bada.
Hirugarren gradua ezarri diete preso politiko kataluniarrei

2020-07-14
Urriaren 1eko erreferenduma dela eta espetxeratutako preso politiko kataluniarrei hirugarren gradua aitortu die Kataluniako Gobernuak. Ondorioz lotara bakarrik jan beharko dute kartzelara astelehenetik ostiralera.
34 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian PCR proba bidez

2020-07-14
Foru erkidegoko kasu berriei dagokienez bik uztailaren 6ko hamaiketakorekin dute lotura eta beste lauk Iruñerrian izandako agerraldiarekin. Hego Euskal Herriko beste hiru probintzietan 14 Gipuzkoan zenbatu dituzte, 11 Bizkaian eta bi Araban.
Ainhoa Novo (EHUko irakaslea): "Koronabirusak ez du parte-hartzean soilik eragin eta honek ez die alderdi guztiei berdin erasan"

2020-07-14
Euskal Autonomia erkidegoko hauteskundeak zeharo baldintzatu ditu Koronabirusaren pandemiak. Honek, parte-hartzearen jaitsieran zer nolako eragina izan duen aztertu dugu EHUko Politika Zientzietako irakaslea den Ainhoa Novorekin.
Espainiko Estatutik kanpo bizi direnen bozkak eta akten inpugnazioek aldaketak eragin ditzakete hauteskunde emaitzetan

2020-07-14
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen emaitzak aldaketak izan ditzake. Ostiralean jakingo da behin betiko emaitza, eta batez ere kolokan dagoena Bizkaiko azkena da. Igandeko datuei erreparatuz, EH Bilduk 108 boto atera zizkion PP+C's koalizioari, eta azken eserleku hori bereganatu zuen. Ikusi beharko da, ordea, aldaketarik egongo ote den.
 
bannerra

bannerra