Skip to main content

albisteak

Hauteskunde eguna “normaltasun osoz” igaro zela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak

2020-07-14
Gobernu Kontseiluak ondorioztatu du Segurtasun eta Osasun sailek berme osoekin bozkatzeko abian izan zuten operatiboa "arrakastatsua" izan zela. Zorionak eman dizkie euskal herritarrei Josu Erkoreka bozeramaileak, "jarrera eredugarria izan dutelako" eta herritarrek bozkatzera joateko erabakia "askatasun osoz" hartu zutela esan du. Covid19 gaitzean positibo eman izanagatik bozkatzera joatea debekatuta izan zutenen ingurko aipamenik ez du egin bozeramaileak.
Siemens Gamesako langileek aste honetan mobilizazioak iragarri dituzte Agoizko plantaren itxieraren aurka

2020-07-14
Aste honetarako gainera bilerak iragarri dituzte alderdi politiko eta Maria Txibite Nafarroako presidentearekin.
Miren Basaras (Mikrobirologoa): "Ez badira neurriak hartzen, agerraldiak egongo dira"

2020-07-14
Covid19 gaitzaren agerraldi berriak aditzera ematen ari dira egunero osasun agintariak Hego Euskal Herrian. Miren Basaras mikrobiraologoari galdegin diogu bigarren olatu baten aurrean ote gauden eta ea uste baino lehenago etor litekeen urrirako espero zen agertokia.
Generalitateak lege-dekretua prestatuko du konfinamenduak baimentzeko

2020-07-13
Justiziak Generalitatearen erabakia ez berrestea erabaki du, Segria eskualdeko koronabirus agerraldia dela eta, Lleida inguruko sarrera guztiak debekatzeko. Kataluniako Gobernuaren ebazpena neurriz kanpokoa dela uste du epaileak. Generalitateak lege-dekretu bat aterako duela adierazi du Quim Torrak.
Adur Ezenarro: "Ditugun baliabideekin ulertezina da pertsona hauen boto eskubidea bermatzeko gai ez izatea"

2020-07-13
Iragan den astean Ordizian zabaldutako brotearen ostean, positibo eman duten 200 herritar inguru bozkatzeko eskubiderik gabe geratu ziren. Bitartean, osasungintzako profesionalek izurriak eragindako kutsadura kasuen aurka borrokan jarraitu dute. Hamaika Telebistan, bertako alkate Adur Ezenarrorekin hitz egiteko aukera izan dugu.
 
bannerra

bannerra