Skip to main content

albisteak

Adur Ezenarro (Ordiziako alkatea): "Herritarrek norbaitek babestuko zutenaren mezu bat jaso behar zuten, eta nik uste dut jaso zutela"

2020-07-13
Ordiziako alkateak Adur Ezenarrok, bozka egunaren ondorenean, herritarrentzako esker on hitzak izan ditu, hauteskundeetan EH Bildurengan eta covid19 kasuen gorakadan udalarengan jarritako konfidantzagatik. Gaitzean positibo eman duten herritarrei bozka eskubidea kendu zaiela gogoratu du eta gertatutakoa hausnarketarako erabil dadin nahi du Ezenarrok.
Piztaldien gorakadaren aurrean muxukoa derrigortuko dute Nafarroan

2020-07-13
Foru agintariek ez dute datarik zehaztu baina aste honetatik aurrera izango da maska erabiltzea nahitaezkoa. Hainbat foku piztu dira azkeneko astean zehar Nafarroan eta horregatik Osasunbideak prestatzen ari ditu pandemiari aurre egiteko neurri berriak.
Mahai gainean daude datorren parlamentuari begirako lehen ondorioak

2020-07-13
EAJk eta PSE-EEk, gehiengo osoa lortu dute. Azken legealdian elkarrekin aritu dira Eusko Jaurlaritzan, baina ez dute gehiengo osorik izan legebiltzarrean, gutxigatik: 38 eserlekuan dago gehiengoa, eta 37 zeuzkaten. Emaitzak kontuan hartuta, datorren legealdian, gehiengoa izango dute: 41 ordezkari. Igoera horren oinarrian jeltzaleen igoera dago. PSE-EEk ez du igoera adierazgarririk izan: hamar ordezkari lortu ditu, 2016an baino bat gehiago.
EAJk irabazi ditu EAEko hauteskundeak, EH Bildu alternatiba gisa indartu da eta ultreskuina Legebiltzarrera heldu da

2020-07-13
Boto ugari galdu arren hiru eserleku gehiago eskuratu ditu alderdi jeltzaleak. EH Bilduk nabarmen egin du gora boto eta ordezkarietan abstentzio altua egonda ere eta VOXek eserleku bat lortu du Arabatik. PSE-EEk uste baino emaitza txarragoak eskuratu ditu eta PP+C's-ek eta Elkarrekin Podemos-ek kolpe gogorra jaso dute.
Inaxi Etxabe bertsolaria hil da 87 urterekin

2020-07-13
Lehenengo emakume bertsolarietako bat izan zen, gizonezkoa zen esparruan zirrikitua irekiz. Bertso sortekin hainbat sari eskuratutakoa da Inaxi Etxabe, eta Basarri bertsolari ezagunari erantzun izanagatik eman zen aditzera. Basarrik 'Aitonaren malkoak' izeneko bertso sorta argitaratu zuen 1955ean Anaitasuna aldizkarian, eta, bertan, bere ustez emakumeek gaizki egiten zituztenak aletzen zituen. Ez zitzaizkion bertsoak gustatu Inaxi Etxaberi, eta erantzun egin zion beste bertso sorta batekin, gizonezkoek gaizki egiten zituztenak kontatuz. Orain dela bost agertu zen, berriro ere, komunikabideetan eta oholtza gainean, Beñat Gaztelumendiri txapela jarri zionean Gipuzkoako finalean. Belaunaldi berrienetara iritsi da haren irudia eta haren eredua.
Hauteskunde eguneko arratsaldea lasai hasi da Bilbon

2020-07-12
Bizkaian, herritarren %13,9k eman du botoa goizeko 12ak arteko epean, 2016an baino %1,02 gutxiago. Hiriburuan, Bilbon, ez da gorabeherarik jaso egunean zehar. Bozka ematera gerturatu direnek segurtasun neurriak bete dituzte. Hala, maskarak, gel hidroalkoholikoa eta segurtasun distantzia dira gaurkoan protagonista.
 
bannerra

bannerra