Skip to main content

albisteak

Ziklo berrian, elkarren arteko errespetua behar dela esan du Bertie Ahernek

2018-05-16

Ostiral Santuko Akordioaren 20. urteurrenaren harira, Sabino Arana fundazioak eta Europako Demokraten institutuak mintegia egin dute Bilbon, eta han izan da, besteak beste, Irlandako lehen ministro ohi Bertie Ahern; Ipar Irlandako Bake eta Adiskidetzerako Europako Batasunaren arduradun eta Irlandako Gobernuak Kolonbiara bidali duen aholkulari berezi Patrick Colgan; eta Rocco Caira kontsula.

Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek, bere hitzaldian, bi herrialdeek «partekatzen dituzten ezaugarriak» nabarmendu ditu, baita Ostiral Santuko Akordioaren urtemugak ETAren amaierarekin bat egin duela zehaztu ere. 

Ortuzarrek bereziki gogoan izan ditu Irlandako eta Euskal Herriko gatazketan izan diren «biktima guztiak; IRAk eta ETAk eragindako min bidegabea sufritu duten pertsona guztiak». Izan ere, Ahernek gertutik erreparatu dio Euskal Herriko bake prozesuari: Aieteko topaketan izan zen 2011n, eta Kanboko Arnaga Etxekoan izan berri da.

Irlandako akordioan izan zuen parte hartzeari lotuta, berriz, Ahernek gogorarazi du akordio hori posible egin zutela egoera politikoa aldatu nahi zutenek. Irlandatik gurera begira, han ere kontaketa ez dela bakarra nabarmendu du, baina beharrezkoa dela elkarrekiko errespetua.

EGUNEKOA: maiatzaren 15eko albiste nagusiak

2018-05-15

Joxe Migel Etxeberria 'Naparra'-ren gorpua Landetan bilatzen jarraitzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak eman duen aginduari erreparatu diogu. Horrez gain, Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketarako Bilbon egindako deialdia ere jaso dugu. Erreparatu diegu, besteak beste, kultur eta kirol arloko beste zenbait gairi ere.

Errepublikaren atarian edo preautonomismoan? Katalunian, Torraren eskutik, independentismoak aro berri bat ireki du

2018-05-15

Gehiengo sinplez eta CUP-en abstentzioari esker, Quim Torra-ren hautagaitzak aurrera egin du Katalunian. Ondorioz, blokeo egoeratik irten, eta presidente berria izango dute. Bere hitzartzean, Torrak "Errepublika egiten" jarraituko dutela eta "presidentea Puigdemont" dela azpimarratu ditu. Hiriburuan saioan, Bilbotik Bartzelonara jauzia eman eta egoera aztertu dugu, Patxi Gaztelumendi eta Arkaitz Fullaondorekin batera.

Maiatzaren 27an, ospatuko du Bihotz gazteak ibilaldia Santurtzin

2018-05-15

Maiatzaren 27an, sartuntziko bihotz gaztea ikastolak ospatuko du ibilaldia. Helburu ekonomiko batetik haratago, Santuntzin euskararen erabilera ponpatseko ekimen bat izatea nahi dute.

Bihotz gaztea ikastolak finkatutako helburuak lortzeko, seraten mendtik  Santurtzi herrira jeitsi dute ibilaldia. Lau gune osatzen dute ibilaldia, bertan Governors, Xabi aburruzaga, Skaikeitan eta Ze esatek, ibilaldiaren abestiaren egileen kontzertuak egongo dira egunean zehar.

Ibilaldien bidez ikastola guztiek dituen  ezaugarri nagusiak azpimarratu nahi dituzte, beraien hitzetan euskara plazara zabaltzea da orain erronka eta ibilaldia euskara kalera eta aisialdira eramateko eginkizuna dauka.  

Ibilaldira hurbiltzen den orori mezu bat helarazi nahi diote, garraio publikoz erabili, egunean bertan metro, bizkaikuz eta renfe zerbitzu bereziak egongo ba dira.

Landetan 'Naparra' bilatzen segitzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

2018-05-15

Joxe Migel Etxeberria Naparra berriro bilatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, senideen abokatuaren helegite bat onartuta. Izan ere, iaz Landetako eremu batean egindako bilaketan arrastorik topatu ez zutelako, auzia artxibatzea erabaki zuen Ismael Moreno epaileak. Horren aurrean, ordea, diligentzia berriak irekitzeko eskatu zuen familiak, eta hori onartuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak Morenori agindu dio Frantziari eskatzeko araka ditzala beste lursail batzuk. Iñigo Iruin Naparraren familiaren abokatuak argi esan du Espainiako Auzitegi Nazionalak arrazoi eman diela.

Iruinek ez du zehaztu noiz egingo dituzten bilaketa lanak, orain Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Mont de Marsango Instrukzio Auzitegiak egin behar dituztelako izapideak. Eneko Etxeberria Naparraren anaiak, berriz, aitortu du aurreko bilaketa lanetan Naparraren arrastorik ez topatzeak "itxaropena zapuztu" ziela, baina orain "poz handia" izan dela auzitegiaren erabakiaren berri izatea.

1980ko ekainaren 11tik ez dago Naparraren berririk. Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zen, eta egun horretan hitzordu bat zuen Ziburun, baina ez zen agertu. BVE Batallon Vasco Español talde paramilitarrak bere gain hartu zituen haren bahiketa eta hilketa.

Beraz, desagertu zenetik ia 38 urtera etorri da diligentzia berriak irekitzeko aukera auzian. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu du iker dadila ustezko CESIDeko kide ohi Arnau de la Nuezen inguruan ere. Izan ere, haren pistarekin iritsi ziren Naparra Landetan egon daitekeen ondoriora, alegia, hark Iñaki Errazkin kazetariari emandako informazioari tiraka. Iruinen hitzetan, Naparraren auziaz gain, historia osatzeko gakoa eskain dezake haren deklarazioak.

Naparraren senideek, behintzat, argi daukate egia dela haiek nahi dutena, eta bizikidetza lantzeko beharrezkoa dela memoria osoa berreskuratzea.

 
bannerra

bannerra