Skip to main content

albisteak

Txalaroa, txalapartaren jaialdia Iruñean

2018-05-15

Txalaroa txalaparta jaialdia abian da egunotan Iruñean maiatzaren 19ra arte. Txalapartaren inguruko ikastaroak, hitzaldiak eta kontzertuak eskainiko dituzte astean zehar Sanduzelai eta Juslarrotxako Civivox-etan. Iruñeko Hutsun Txalaparta Taldea da Txalaroaren sustatzaile eta parte-hartzaileetako bat.

 

EGUNEKOA: maiatzaren 14ko albiste nagusiak

2018-05-14

Espainiako Gobernuak Kataluniakoa indargabetu eta urte eta erdira izendatu dute Quim Torra Generalitateko presidente. Aktualitate politikoaren arreta bereganatu du inbestidura saioak. Horrez gain, Foro Sozialak biktimekiko zorraz eta EH Bilduk 1978ko sanferminetako gerateren desklazifikazioaz esandakoak ere jaso ditugu. Kote Cabezudoren auziari, AHTren Donostiako geltoki proiektuari eta beste zenbait gairi ere erreparatu diegu.

Inplikazioa eskatu diote Donostiako Udal Gobernuari Kote Cabezudoren sexu abusuen auzian

2018-05-14

Cabezudo argazkilariarena ez ezik, hirian bertan, hamarnaka emakumeren salaketak jasotako tatuatzailearen auzia ere izan dute hizpide. Urgentziazko bozeramaileen batzordea deitu dute, Udal Gobernuaren inplikazioa bermatze aldera.

Europako errugbirik onena Bilbon

2018-05-14

48 orduz bada ere, Bilbo errugbiaren hiriburu bilakatu da. Champions Cup eta Challengeko finalak San Mamesen lehiatu dira eta milaka zale bertaratu dira. Kirol alorrean, Galeseko Cardiff-ek eta Irlandako Leinster-ek eraman dituzte tituluak eta orokorrean giro aparta egon da. Puntu negatibo bakarrak, instituzioek sortutako expektatiben ondorioz eratorritako kritikak eta hotelen prezioak.

Balmaseda herriko XX. Erdiaroko azoka

2018-05-14

1999an Balmaseda herrian 800 urte betetzen zituenean erabaki zuten erdia aroko azoka osptzea, herritarren konpromezuari esker aurtengoa da hogeigarren edizioa, aurten nobedadeekin, San Severino plazan400 pertsonako antzezlana eta pirekteknia ikuskizub berezia 20 urte betetzen duelako azokak.

Gainera, hiribilduko alde historikoko balkoietan jarritako zutoihal, lastoz estalitako kale eta Erdi Aroko jantziez jantzitako balmasedar gehienen bitartez, Balmasedak asteburu batez Erdi Aroko tradizioak berreskuratzen ditu.

'Preso politikoak egungo Espainian' erakusketa, Errenterian

2018-05-14

Santiago Sierraren Preso politikoak egungo Espainian obra Errenteriako Reina areto berrituan ikus daiteke maiatzaren 26ra arte. ARCOk zentsuratu zuen artelana “adierazpen askatasunaren defentsa argia” egiteko ekarri du herrira Errenteriako Udalak, adierazpen askatasuna edozein gizarte demokratikoren zutabeetako bat dela uste dutelako. 

Hainbat esparrutan polemika eragin duen argazki bilduman, besteak beste, Solidari@s talde ekologistako kideak, La bruja y don Cristobal lanarengatik atxilotu eta epaitu zituzten titiriteroak, Egin egunkariko zuzendariak, politikari katalanak, edo Altsasuko gazteak ageri dira. Eta bertan ere ikus daiteke 2017ko martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten Errenteriako gazteetako baten erretratua ere. 

Sierrak doan ekarri du bere artelana Errenteriara eta Frantxis Lopez Landatxeren arabera, gaiak azaleratzea da artistaren helburua, ez zirikatzea. 

Azken aldiz Lleidan, Katalunian, ikusi ahal izan da eta 7.000 bisitari izan ditu han. Errenteriako kasuan, maiatzaren 26ra arte egongo da ikusgai, baina erakusketari eduki zabalagoa eman nahi izan dio Udalak. Horregatik, adierazpen askatasuna ardatz izango duten mahain inguruak antolatu hilaren 17rako eta 21erako. 17koan, Garbiñe Biurrun epaileak eta Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak parte hartuko dute. 21ekoan, berriz, Mariano Ferrer, Lourpes Perez eta Dani Alvarez kazetariak arituko dira solasean.

 
bannerra

bannerra