Skip to main content

albisteak

Gizarteak gatazkaren biktimekiko duen zorra bere egin du Foro Sozialak

2018-05-14

Maroñoko elkarrizketen 25. Urtemugan, bakearen usoaren eskulturaren parean egin du agerraldia Foro Sozial Iraunkorrak, eta 1993an hainbat eragilek bakea eraikitzeko proposatutako alde askotako elkarrizketen dinamika haren balioa nabarmendu dute bertako kideek.

Ba ordutik mende laurdena igarota, egoera soziala aldatu dela uste dute Foro Sozialeko kideek, besteak beste, joan den maiatzaren 3an ETA erakundeak desegitearen berri eman zuelako. Prozesu horretan Foro Sozialak eta beste hainbat eragilek egindako sustatzaile lana ekarri dute gogora.

Edonola ere, indarkeria adierazpen orok eragindako biktimengan jarri du arreta Foro Sozialak. Gizarteak haiekiko zor handia duela zehaztu dute, lan handia geratzen dela egiteko. Biktima guztiek dutela egia, erreparazioa eta justizia jasotzeko eskubidea eta inork ezin duela baztertuta sentitu.

Bakartxo Ruiz: "Nafarroan jarraituko dugu lanean biktimen aitortza lortzeko"

2018-05-14

78ko Sanferminetan gertatutakoa argitzeko helburu zuen lege proposamena atzera bota du Madrilgo Kongresuak PP, PSOE eta Ciudadanos-en botoekin. Marian Beitialarrangoitia EHBilduko diputatuak salatu du Alderdi Popularrak biktimekiko erakusten duen gutxiespena. Nafarroako Parlamentuak ia aho batez onartu zuen egitasmoa, baina gertakariak argitzeko Estatuak borondaterik ez duela adierazi du Bakartxo Ruiz parlamentariak. Hortaz, Nafarroan bide horretan lanean jarraituko dutela gaineratu du.

 

Red volution, BOGA eta La Calavera garagardo ekoizleen arteko elkarlana

2018-05-14

Boga gazte kooperatiba 2014. Urtean sortu zen, mundu mailan sortzen ari zen garagardo artisau korronte berri horri aletxo bat jarri nahian , berezitasun baztuekin  Eusakal Herriko produktuen erabilera  eta ekonomi sozial eraldatzaile ikuspegia izanik.

Red volution  elkarlanean ekoiztutako garagardoa da, La calavera, gargardo ekoizle katalandarrarekin batera.

Bi garagardo ekoizle arteko harremana Bartzelona Big festivala sortu zen, jaialdiko kop57 finantza etikoan oinarritzen den kop57 laguntzaz sortutako 2 garagardo ekoizle bakarrak ziren  eta beraien arteko elkarlana derrigorrezkoa zen.

Red volution arrakasta haundia daukan America  ipa garagardoaren barietate bat, bere berezitasuna kolore gorria da, baina Red volution  arrosa kolorekoa izango da.

Lurraldearen oreka eta iraunkortasuna jomugan

2018-05-10
Euskal Herriak lurralde mailako inertzia handiak bizi ditu, bere baitako zenbait komunitateren iraunkortasuna auzitan jartzen dutenak: udalerri txikiena eta iragan industriala izan duten horiena, batez ere. Lurraldea desorekatzen ari da, eta horren aurrean, erne egon, eta erantzun eraginkorrak emateko garaia da.
Euskaraldian enbaxadore izango direnen hamaikakoa aurkeztu dute Donostian

2018-05-10

Donostiako hainbat eragilek bat egin dute Euskaraldiarekin, udalaren eta Bageraren gidaritzapean. Euskararen enbaxadoreen hamaikakoa aurkeztu dute, erreferentziazko lagunez eta egitasmoko partaideez osatua. Hizkuntza ohituren aldaketa norbanakoen hautuak eta erakundeen babesak eragingo duela esan dute.

EGUNEKOA: maiatzaren 10eko albiste nagusiak

2018-05-10

Gure Esku Dagok ekainaren 10eko giza kateaz Gasteizen emandako xehetasunei eta Laura Perezen auziari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, berriz, lan arloko gatazkei eta indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioei. Kultura eta kirol arloko zenbait albiste ere jaso ditugu.

 
bannerra

bannerra