Skip to main content

albisteak

Pedro Sanchez Espainiar Estatuko presidente izendatu dute Rajoyren kontrako zentsura mozioak aurrera egin ostean

2018-06-01

PSOE, Unidos Podemos, ERC, EAJ, PDeCAT eta EH Bilduren aldeko botoekin, aurrera egin du Pedro Sanchezek Mariano Rajoyren kontra aurkeztutako zentsura mozioak. Ondorioz, Sanchezek Espainiar Estatuko presidente kargua hartuko du. Etorkizunera begirakoak aztertzen saiatu gara Hamaika Telebistan, Beñat Zarrabeitia lankidearen zuzendaritzapean, Ilargi Aristondo eta Maddi Mochales-en laguntzarekin. Gonbidatu gisa, Jasone Agirre eta Xabi Sanchez izan ditugu. Baita, Enekoitz Esnaola, Jurdan Arretxe, Jagoba Alvarez, Aitor Salinas eta Egoitz Askasibarren analisiak. Horrekin batera, Altsasu eta Errenteriako gazteen azken orduari heldu diogu.

‘Bizi’, 2018ko Nafarroa Oinezeko kanta

2018-06-01

Aurtengo Nafarrroa Oinezko kanta aurkeztu du Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak. Bizi lelopean, inkusibitatea eta aniztasunari eman nahi dio indarra letren bidez. Jon Maia bertsolariak sortu du letra eta Hesian taldeko Eneko Gartziandia da musikaren arduraduna. Ikastolako haur, irakasle eta gurasoek parte hartu dute kantaren bideoklipan.

 

Enekoitz Esnaola: "PPren ustelkeriaren aurrean EAJ-k marra gorria jarri du eta giltzarri izan da"

2018-06-01

Berriako kazetari Enekoitz Esnaolarentzat, zentsura mozioak aurrera egiteko hiru elementu giltzarri egon dira: "PPren ustelkeria eta haren aurrean EAJ-k marra gorria jarri izana, PSOE-k Rajoy jeltzaleekin adostutako aurrekontuak errespetatuko dituela esatea eta hurrengo hauteskundeen data zehazturik gabe egotea".

Jurdan Arretxe: "Sanchezen mugimenduak Ciudadanos-en estrategia erditik apurtu du"

2018-06-01

Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetari Jurdan Arretxeren ustez, Pedro Sanchez "indarberrituta" atera da zentsura moziotik eta Moncloan eman ditzakeen hilabeteak posizio onean kokatu dezaketela oraindik datarik ez hauteskunde berrien atarian. Aldiz, PPk "lidergo krisia" pairatzen duela azpimarratu du eta Sanchez-en mugimenduak Ciudadanosen "estrategia apurtu" egin duela nabarmendu du Arretxek.

Jagoba Alvarez: "Mozioak aldaketa ekarri du, PP oso ahul zegoen eta Rivera ez onik atera"

2018-06-01

Jagoba Alvarez irakaslearen ustez, Pedro Sanchezek Rajoyren kontra aurkeztutako zentsura mozioaren ondoren, orain "denborak" oso inportanteak izango dira. Horrekin batera, "PP oso ahulduta zegoela, Podemosek bi urte atzera egindakoaren kontra orain Sanchez babestu du eta Rivera ez du moziotik ondo ateratzea lortzerik izan". Etorkizun hurbilera begira, alor sozialean, aurrerapenak ikus ditzakegula uste du.

Egoitz Askasibar: "Zentsura mozioak, espainiar Estatuko tablero politikoa erabat astinduko du"

2018-06-01

Pedro Sanchezek Mariano Rajoyren aurka aurkeztutako zentsura mozioak aurrera egin ostean, Hamaika Telebistan analista ezberdinen iritzia bildu nahi izan dugu. Euren artean, Egoitz Askasibar gure kolaboratzailearena, irakaslearen ustez, egoera berriak "tablero politikoa erabat astinduko du" Espainiar Estatuan: "Erregimenaren baita birkonfigurazioa emango da" eta Katalunian zein euskal auzian bestelako urratsak eman litezkeela uste du.

 
bannerra

bannerra