Skip to main content

albisteak

FANT jaialdia: Zine fantastikoaren astea Bilbon

2018-05-08

Maiatzaren 4tik 12ra, urtero legez, zine fantastikoak berebiziko hitzordua du Bilbon Fant jaialdiaren bidez.. Aurten, berriro ere, euskal sortzaileek berebiziko garrantzia hartuko dute, Paul Urkijok jasoko duen sariarekin edo Aitzol Saratxagaren "Zein", Arantza Ibarraren "June" edo Ibai Gomez-ez "Revolution" lanekin.

'RedVolution', Boga garagardo ekoizlearen red IPA berria

2018-05-08

Boga Garagardo ekoizleak azken Red IPA garagardoa aurkeztu du, Gernikako Astra espazioan, 'RedVolution' izenarekin. Garagardo hori elkarlanean ekoiztu dute La Calavera ekoizle katalana, Koop57 kooperatiba eta Bogaren artean. Salmenten %5 bideratuko du Koop57k beste proiektu batzuetara.

Gernikako Astra espazioan egindako aurkezpenean, Bogak ekoiztutako gargardoen dastaketarako aukera ere izan da. Aurkezpenaren aurreko egunean botiralatu zuten 'RedVolution' garagardoa.

Sanferminetako kartela aukeratzeko bozka, zabalduta

2018-05-08

Aurtengo Sanferminetako kartela aukeratzeko bozka emateko epea irekita dago. 332 proposamen aurkeztu dira guztira eta horien artean 8 izan dira azkeneko fasera pasa diren finalistak. Kondestable Jauregian daude kartelak ikusgai eta maiatzaren 14ra bitarte bozka daiteke, Kondestablen bertan edo Iruñeko Udalaren webgunean.

 

Salerosketa sareek sexualki esplotatutako emakumeen ikusgarritasuna sustatuko du CEAR Euskadik

2018-05-08
Emakume errefuxiatuak sexualki esplotatzen dituzten salerosketa sareen aurka, kanpaina aurkeztu du CEARek. Salatu dute, azken urtean, salerosketaren biktima izandako 23 emakumek soilik lortu dutela babes politikoa. Kanpainarekin, emakume biktimen irudia apurtu eta bizirik iraun dutenen indarra eta ausardia nabarmendu nahi dituzte.
'RedVolution', Boga garagardo ekoizlearen red IPA berria

2018-05-08

Boga Garagardo ekoizleak azken Red IPA garagardoa aurkeztu du, Gernikako Astra espazioan, 'RedVolution' izenarekin. Garagardo hori elkarlanean ekoiztu dute La Calavera ekoizle katalana, Koop57 kooperatiba eta Bogaren artean. Salmenten %5 bideratuko du Koop57k beste proiektu batzuetara.

Gernikako Astra espazioan egindako aurkezpenean, Bogak ekoiztutako gargardoen dastaketarako aukera ere izan da. Aurkezpenaren aurreko egunean botiralatu zuten 'RedVolution' garagardoa.

Memoria, biktimen eskubidea eta gizarte demokratikoen betebeharra

2018-05-07

500 lagun bildu dira Sartagudan, Nafarroako Memoria Historikoaren Egunean, ahaztearen debekua aldarrikatzeko. Hamar urte bete ditu Sartagudako Memoriaren Parkeak, eta lehen aldiz parte hartu du Nafarroako Gobernuak ektialdian. Uxue Barkos presidenteak esan du ahal duen guztia egingo duela Foru Gobernuak memoria berreskuratzeko.

 
bannerra

bannerra