Skip to main content

albisteak

Kanboko adierazpenak aro berri bat ireki du Euskal Herrian

2018-05-07

ETAk bere desegitea iragarri ostean, Kanboko Arnaga Etxean burututako Nazioarteko Bake Konferentziak biktima guztien aitortza, espetxe politikaren aldaketa eta elkarbizitza gatazkaren konponbide definitiboa ahalbidetzeko mugarri gisa kokatu ditu. Hamaika Telebistan kasik bost ordutako zuzenekoa egin dugu, Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Karmelo Landa eta Ibon Meñikaren laguntzarekin. Nekane Zinkunegik Kanboko berriak ekarri dizkigu eta horrekin batera hainbat iritzi eta analisi bildu ditugu.

Arnagako adierazpenak itxi du Aieten hasitako bidea

2018-05-04
Gurean Gaur berezia: Kanbo eta Bertizen jasotakoak, luze eta zabal.
"Iraganaren memoria kritikoa" eta "espetxe politika egokitzea", Barkos eta Urkulluren lehentasun

2018-05-04
Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria ez dira Kanbon izan, eta Bertizko jauregian egin dituzte ETAren desegitearen ondorengo adierazpenak.
Analisia: ETAk 60 urte ibilbideari amaiera eman dio

2018-05-03

ETA erakundeak bere ibilbideari amaiera eman dio erakundeko mitilitante historiko diren Marixol Iparragirre eta Josu Urrutikoetxearen ahotsekin elkarbanatutako mezu baten bidez. Albisteak errakzio ugari sortu ditu eta Hamaika Telebistan sakonean aztertu nahi izan dugu. Beñat Zarrabeitia lankidearen gidaritzapean, Ion Ansa eta Egoitz Askasibarren laguntza izan dugu platoan.

Horrekin batera, Martxelo Otamendi, Iker Bizkarguenagam Humberto Unzueta, Estitxu Garai, Txema Ramirez de la Piscina, Patxi Zabaleta, Jose Felix Azurmendi, Nerea Zarandona, Karmelo Landa, Ane Muguruza edo Roberto Manrique-ren iritziak bildu ditugu. Baita, Iñigo Urkullu, Arnaldo Otegi, Idoia Mendia, Lander Martinez edo Mariano Rajoyren erreakzioak ere.

ETAren ibilbide dokumentala gordetzen duen Lazkaoko artxibora bisita

2018-05-03

Iñaki Egaña historialariarekin Lazkaoko artxibategia ezagutzera hurbildu gara, ETAren 60 urteko ibilbidea agiri,afixa eta bestelako euskarri fisikoak bertan gordeta dituztelako.

ETAk amaitutzat jo du bere bidea

2018-05-03

ETAk bere “egitura guztiak erabat desegin” ditu, eta aurrerantzean ez du funtzio politikorik izango. Euskal Herriko alderdi eta eragileen erreakzioak jaso ditugu gurean gaur.

 
bannerra

bannerra