Skip to main content

albisteak

Solasaldia: hezkuntza akordioa, abiapuntua ala aukera galdua?

2018-05-31

Akordiorako oinarriak zehaztu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan, bi urte pasako mobilizazio eta negoziazio aldi baten ondoren. Miren Zubizarreta (ELA), Aitor Nuñez (LAB), Ana Perez (Steilas) eta June Bidegurenekin (CCOO) aztertu dugu.

Caostica 16. Laburmetrai eta bideoklipen nazioarteko festibala Bilbon

2018-05-31

Ekainaren batetik hamaiakara Caostica 16. Laburmetrai eta bideoklipen nazioarteko festibala burutuko Bilbon, 12 herrialdeetako 54 lan aurkeztu dira jaialdira. Aurtengo edizioan berrikuntza batekin datoz  euskal bideoklip eta laburmetraiari saria emango diote.

Caostica  ez ohiko jaialdia da egitarauaren barruan,  laburmetrai eta bioklipak ikusteko aukera izatetik aparte, hitzaldi, liburu aurkezpen kontzertuez disfrutatzeko aukera dago. Gainera kokaleku berezietan San Frantzisko auzoko aztarnategian edo artxanda median

Eduardo Berizzo, Athletic-en entrenatzaile berria

2018-05-31

Ezaguna zen arren, Athletic-ek modu ofizialean baieztatu du: Eduardo Berizzo argentinarrak talde zuri-gorria zuzenduko du. Urtebeteko kontratua sinatu eta bost laguntzaile ekarriko ditu. Txileko selekzioan Bielsaren albokoa izan ondoren, La Platako Estudiates, O'Higgins, Celta eta Sevilla taldeetako entrenatzaile izan da.

Asier Garitano: "Ez dut estilo bakarrean sinesten, partida bakoitzak eskatzen duen horretara moldatuko gara"

2018-05-31

Realak Asier Garitano aurkeztu du. Bergararrak hiru urtetako kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin. Leganesek arrakasta handia lortu ostean, Zubietara ailegatzea "aspalditik nahi izan duen zerbait" dela azpimarratu zuen. Berarekin batera,  egun Cultural Leonesako entrenatzaile Ruben de la Barrera iristea litekeena da.

Analisia: zentsura mozioan, nor bereari begira

2018-05-31

Pedro Sanchezek Mariano Rajoy presidentearen kontra aurkeztutako zentsura mozioaren ingurukoak analizatu dituzte Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa), Beñat Zaldua (Gara) eta Jon Olanok (Berria).

Herritar eta sortzaileen artean forma artistiko berriak sustatzeko Prototipoak

2018-05-31

Bilboko Alondegiak Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa antolatu du maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean. Tokiko eta nazioarteko artistek ekarritako lanek Bilbo eraldaketa espazio bilakatuko dute. Robotikari buruzko erakusketa bat ere egongo da ikusgai irailaren 16ra bitarte.

Topaketaren bidez sorkuntza garaikideko forma berriak bultzatu nahi dituzte, gaur egun sorkuntzan aritzen diren agenteei hitza eskainiz eta herritarrei ere parte hartzeko bide emanez. 2018ko edizioko komisarioak Rosa Casado eta Mike Brookes dira, eta arlo sozialaren natura, performatibitatea eta ugaritasuna ikertu nahi dute artearen bitartez.

Alondegiko programazio ildoarekin jarraituz, Prototipoak egitasmoan, bertako eta nazioarteko hainbat artistaren hamar proiektu garatuko dituzte hirian, Bilboko hainbat komunitaterekin elkarlanean. Performancen, instalazioen, egonaldien edota tailerren bidez, artisten eta publikoaren arteko topaketa bultzatuko dute.

Robotikarekin lotutako erakusketa, berriz, irailaren 16ra arte egongo da ikusgai Alondegiko erakusketa aretoan. Erakusketa pieza interaktiboz osatuta egongo da. Pieza horiek, erakusketak irauten duen denboran, etengabe elkarren artean eta inguruko pertsonekin erreakzionatuko dute.

 
bannerra

bannerra