Skip to main content

albisteak

Pobreziaren eta beldurraren aurka borrokatuko da ELA, maiatzaren 1ean

2018-04-25

Maiatzaren Lehena mugimendu feministaren eta pentsiodunen aldarrikapena indartzeko baliatu nahi du ELAk. Pobrezia eta beldurraren aurka borrokatzeko ekitaldi bana egingo dute Bilbon eta Iruñean. Txiki Muñozen ustez, kontraboterea antolatuta behar duelako gizarte egiaz demokratiko batek.

"Gizarteko estigma ezabatu nahi dugu epilepsiadunok ez gaitezen baztertuta sentitu”

2018-04-25

Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko Eluska Arrieta eta Iker Urkiolarekin egon da Hamaika Telebista. Epilepsiaren inguruko uste faltsuez, epilepsiadunek jasaten duten bazterketaz eta ausentzien zein krisien aurrean kontuan izan beharrekoez aritu gara. Horrez gain, elkarteak dituen kontzientziazio eta laguntza programen eta etorkizunerako prestatuta dituzten ekintzen berri ere eman dute.

Virginia Imaz, sudur gorriarekin kontzientzia feminista hartu duen pailazoa

2018-04-25

Virginia Imaz ipuin kontalari eta pailazoak jaso du 2017 Berdintasunerako Emakunde saria. Haren ibilbidean ausarta izateagatik saritu du epaimahaiak, arte eszenikoen alorrean aitzindaria eta berritzailea izateagatik eta etiketen kontra borroka egiteagatik. Horri esker, pailazo ofizioari eman dion duintasuna nabarmendu dute.

Hamaika Telebista eta Boga Garagardoaren arteko hitzarmena

2018-04-24

Hamaika Telebistak eta Boga Garagardoak indarrak batu dituzte. Bilbon sinatutako hitzarmenaren bidez, balioak partekatzen dituzten bi enpresen arteko sinergiak eraikitzen dira. Gero eta globalagoa den mundu honetan, ezinbestekoa da Euskal Herrian egin, ekoiztu eta pentsatutako bertako produktuak proiektatzea. Hala egin nahi dugu, bai komunikazioan, bai elikadura burujabetzari dagokionean- Topa!

Mugarri berri bat: Kanbo

2018-04-24
Mugarri berri bat jarri dute: maiatzaren 4an “Gatazkaren konponbidea aitzinatzeko” egingo duten ekitaldia. Aiete, Luhuso, Baiona. Toponimoz osatutako kronologia baten segida izango da Kanbo. Bidea luzea izan da, eta ez da erraza izan, Anaiz Funosasen hitzetan.
Lan hitzarmenaren defentsan, bi eguneko greba Bizkaiko bulego eta langeletan

2018-04-24

Bizkaiko bulegoetako eta langeletako langileek greba egingo dute asteazken eta ostegunean. ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek egin dute greba deialdia, lan hitzarmenaren alde. Horrez gain, apirilaren 9tik, 'Bulegunea' dute ezarrita Arriagan, borroka sindikala gizarteratzeko.

 
bannerra

bannerra