Skip to main content

Udala

Bilboko konpartsek "elkarlanerako" deia egin diote Bilboko Udalari

2020-07-09
Bilboko Konpartsek "elkarlanerako" deia egin diote Bilboko Udalari Arriaga antzokiaren aurrean egindako agerraldian. Udal Konpartsek salatu dutenez, Udalak "alde bakarrez" erabaki du Aste Nagusia bertan behera gelditzea, eta adierazi dute ez duela kontutan hartu konpartsen iritzia.
Iruñeko komunitate beltza kalera atera da Ndiayeren heriotza eta George Floiden heriotza salatuz

2020-06-09
Gladys del Estal gaztea ere poliziak erail zuen duela 41 urte. Iruñean Labriteko zubiaren inguruko eztabaidak ez du etenik, eta ardura juridikoak exijitzeko prest agertu da EH Bildu.
Iñigo Hernando: "Galdakaon, milioi bat euro bideratu ditugu komertzio eta ostalariak laguntzeko eta beste 500000 familientzat"

2020-05-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriak ondorio tragikoak izateaz gain, sektore ekonomikoak modu nabarmenean kaltetu ditu. Egoera aurre egiteko, hainbat erakundeek talka planak eta neurri ezberdinak abiarazi dituzte. Horien artean, anbiziokoenetako bat, Galdakaoko udalak abian jarritakoa dago. Iñigo Hernando alkateak azaldu digun gisara, "milioi bat euro" bideratuko dituzte merkataritzei zein ostalaritza sustatzeko, beste 500000 familiak laguntzeko eta Bizkaiko foru aldundiarekin batera beste 300000 gizarte ekintzarako. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
Maialen Saez de Okariz: "Gasteizko Batera zaintza sarean 2300 pertsona elkartu gara"

2020-04-22
Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioei aurre egiteko, hainbat dira Euskal Herrian zehar sortutako zaintza herritar sareak. Horietariko bat, Gasteizko Batera da, 2300 pertsona bilduz. Elkarrizketaren tartean, zaintza sare herritar gasteiztarreko kide Maialen Saez de Okarizekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Iruñeko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko Sanferminak

2020-04-21
Erabakia publiko eginik, Iruñeko Udalak zail ikusten du festak beste data batean ospatzea, nahiz eta Elizalde jarduneko alkateak ez duen aukera erabat baztertu.
Parkea Bizirik elkarteak Santa Klarako itsasargiaren inguruko asmoak salatu ditu

2020-04-06
Santa Klara uharteko itsasargian egingo dituzten lanek ingurunean izango duten eragina salatu dute Parkea Bizirik talde naturalistako kideek. Donostiako udal gobernuaren asmoa itsasargia hautsi eta barruan eskultura bat jartzea da, eta 4.200.000 euroko aurrekontua aurkeztu dute horretarako. Parkea Bizirik-ek lanek bertako faunan eta floran, ekonomian eta ondare historikoan kalteak eragingo dituztela uste du.
 
bannerra

bannerra