Skip to main content

Errefuxiatuak

Arantza Gutierrez (Ongi Etorri Errefuxatuak): "Egoera irregularrean dauden pertsonak ez daukate babes maila minimorik ere"

2020-05-19
Hego Euskal Herrian maskarak erabiltzea derrigorra izango da bi metroko distantzia gorde ezin den lekuetan, bai espazio itxietan eta bai kalean. Osasun txartelarekin farmariazara joanez gero eskuratu daiteke musukoa. Honek baina, egoera irregularrean dauden pertsonak babes gabe uzten ditu. Arantza Gutierrez Ongi Etorri Errefuxatuakeko kidearekin izan gara.
Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan

2020-05-07
Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan Italiako kostazainek irregulartasunak aurkitu dizkiotela argudiatuta. Apirilaren 19an 34 migratzaile porturatu zituen Aitamarik Palermon eta bertako kostazainek azterketa egin ostean, antzeman dituzten irregulartasun tekniko eta operatiboengatik bertan gelditzera derrigortu dute.
COVID19aren pandemiak egoera bereziki zailean jarri ditu mundu osoko errefuxiatuak

2020-04-14
Urte osoan zehar baldintza oso txarretan bizi dira errefuxiatuen esparruetan dauden herritarrak baina osasun alertak, are arriskutsuagoak eta kudeatzaeko zailak bihurtu ditu gune horiek. Aita Mari itsasontzia kudeatzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeko kide den Izaskun Arriaran erizainak azaldu digu egoera.
Aita Marik erreskatatutako 43 pertsonak lehorreratzeko baimena ukatu du Maltak

2020-04-14
Astelehen arratsaldean, 4 egunez itsasoan noraezean egona zen migratzaileen txalupara ura sarten ari zela ikusita, pertsona hauek ontziratzeko baimena lortu zuen Aita Marik, aldiz gaur porturatzea geldiarazi dute Maltako agintariek. Ontzitik adierazi dute eguraldia okerrera egitena ari da.
Lehen koronabirus kasu positiboa atzeman dute Atenaseko Ritsona errefuxiatuentzako kanpalekuan

2020-04-01
Grezian, guztira 1.300 kasu positibo inguru atzeman dituzte, eta Ritsonara maskarila eta eskularruak bidali dituzte. Hala ere, oraindik ez dago kasu positibo gehiago errefuxiatuen artean. Malen Garmendia Zaporeak elkarteko kidearekin hitz egin dugu: “Morian oraindik ez da kasurik identifikatu, baina kezkatuta gaude. Pandemia hona iristen bada egoera asko larrituko da”.
Europako Batasunak eta Turkiak 2016ko akordioa bete duten edo ez aztertuko dute

2020-03-10
Turkiatik Greziarako muga gurutzatu nahi duten milaka migratzaileen bueltan sorturiko krisi betean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak harrera egin diote Bruselan Recep Tayip Erdogan Turkiako buruzagiari. Bertan, 2016ko migrazio akordioa bete ote duten aztertuko dutela adierazi dute bi aldeek.
 
bannerra

bannerra