Skip to main content

Errefuxiatuak

Irati Azkue: "Lesbosen dauden errefuxiatuei gizatasuna berreskuratzeko laguntza ematen diegu"

2020-01-15
Zaporeak Elkarteak Greziako Lesbos uhartean prestatzen dituen elikagaiak errefuxiatuen artean banatzeko furgoneta bat erosi nahi du. Inbertsio ekonomiko handi honi aurre egiteko, 40000 euro lortu asmoz, crowdfunding kanpaina abiarazi dute. Hamaika Telebistan, Zaporeak Elkarteko Irati Azkuerekin egon gara.
Sagrario Lasarte, errefuxiatuei laguntzen

2019-11-20
Sagrario bere egunerokoan irakaslea da, baina orain dela urte batzuk eszendentzia bat hartzea erabaki zuen bere bururari denbora bat eskeitzeko. Momentu horretan bere koinatuak Zaporeak proiektuarekin Greziara joan behar zuen eta Sagrario ere animatu egin zen. Ordutik urtero joaten da errefuxiatuei bazkaria ematera.
Ekhi Erremundegi: "Segurtasun neurriak ez dira ongi etorri hoberena errefuxiatuentzat"

2019-11-14
Baionako Berriako erredakzioan eginiko elkarrizketa Ekhi Erremundegi kazetariari, bertako Harrera Etxean gertaturiko arazioei buruz.
Kolpez Kolpe aktualitate saio bizia estreinatu du gaur Hamaika Telebistak

2019-10-16
Naroa Iturrik gidatuta, solaskide apartak, Gantxet Inspektorea eta Aita Mari ontzian egindako elkarrizketa ikusgari Kolpez Kolperen aurreneko saioan.
Aita Mari itsasontziak salatu du "blokeatuta" jarraitzen duela Espainiako Gobernuaren erruz

2019-09-25
Prentsaurrekoan azaldu dute Malta eta Italiako agintariekin lortu dutela Mediterraneoan erreskatatuko dituzten etorkin eta errefuxiatuak bertako portuetan lehorreratzeko baimena. Lortutako baimen horiek Espainiako Itsas Agintaritzan aurkeztu dituztela adierazi dute baina Espainiako Gobernuak Aita Mariri ezarritako” blokeoa” mantentzen duela salatu dute.
"Mugak zabalduz" karabana Andaluziara abiatu da

2019-07-12
Mugak Zabalduz karabanaren Bilboko blokea irten da gaur. 9 egunetan zehar migranteek pairatzen duten egoera larria salatu nahi dute. Andaluziara eta Ceutara joango dira. Izan ere, bertatik sartzen dira Espainiar estatura doazen migrante gehienak. Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten. Euskal Herritik eta Espainiatik eta Europako beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi eguneko karabana. Antolatzaileek adierazi dutenez, Nazioarteko ekimen honen helburua da beste erakunde batzuekin aliantzak eratzea. Salatu dute migranteen krisiarekin agerian geratu direla harrera-sistema instituzionalak dituen "gabeziak".
 
bannerra

bannerra