Skip to main content

Errefuxiatuak

Herri besarkadak neofaxismoaren aurka

2019-05-06
Gizatasunaren alde eta neofaxismoaren aurka ‘herrien besarkada’ egin dute asteburuan Europako hainbat tokitan: Bartzelonan, Atenasen, Londresen, eta Italian, Serbian, Suedian, besteak beste. Eta Euskal Herrian: Durangon , Donibane Lohizunen, Miarritzen eta Hazparnen egin zituzten. Europar Batasunaren migrazio politikak salatu eta migratzaileek libre ibiltzeko eta harrera jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute bertan. Europako Parlamenturako hauteskundeen atarian, eskuin muturra eta ideia neofaxistak indartzen ari direla ohartarazi dute Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkadarekin bat egin duten eragileek. Alderdi horien diskurtsoek, zentro-ezkerreko eta eskuineko sektore batzuekin batera, migrazio politika bidegabeak areagotzen dituztela salatu dute. 200 erakunde eta plataforma baino gehiagok egin dute bat ekitaldiarekin.
Arrazakeriaren aurkako "frontea" sortzeko deia egin dute Gasteizen

2019-03-22
Ehunka lagun elkartu ziren atzo Gasteizen Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egin zen manifestazioan. 'Arrazakeriari planto, eskubide berdinak' lelopean zeharkatu zituzten atzo Gasteizko kaleak. Amaierako ekitaldian arrazakeriaren aurkako "frontea" sortzeko beharra azpimarratu zuten. Bestalde, faxismoari aurre egiteko eta errefuxiatu zein migratzaileen eskubideak errespetatzeko deia egin zuten.
2.000 gurutze kontxan, mediterraneoan galdutakoen omenez

2019-01-27
2.000 gurutze jarri dituzte asteburu honetan Kontxako hondartzan, Donostian, migrazio politiken aurkako salaketa gisa. Ekintza honen bitartez, errefuxiatu eta migratzaileen egoera larria salatu dute “Gora Herria, Basque People” iniziatibako aktibistek. Bozeramaileek azaldu dutenez, 2.000 gurutze horiek iaz Mediterraneoa igaro nahian hildakoak ordezkatzen dituzte.
Aita Mari erreskaterako itsasontzia Libiako uretara joateko prest

2019-01-16
Aita Mari izena duen erreskate itsasontzia Pasaiako portuan dago Libiako uretara ateratzeko prest. Maydayterraneo proiektuak arrantzarako erabiltzen zen itsasontzi bat eraberritu zuen eta erreskaterako itsasontzi bihurtu. Luzea egin da tramitazio lanak baina azken erantzuna falta zaie. Behin itsasoratzeko baimena dutenean abiatuko dira mediterraneoko itsasoetara erreskate lanetara.
Aita Mari erreskaterako itsasontzia azken tramiteekin dabil

2019-01-15
Maydayterraneo elkarteko kideek prestatutako erreskaterako itsasontzia, Aita Mari izena duena, azken tramiteekin dabil. Azken izpekzio teknikoa egin zuten eta batel txikiaren agiria ez zegoen ondo. Gaur dokumentazioa Pasaiako Kapitaniara eramango dute eta biharko erantzun bat espero dute. Behin erantzun bat jakinda eta baiezkoa bada aterako dira Mediterraneora Libiako uretara erreskate lanetara.
Bizitza eta migratzeko eskubidea defendatzen dituen europar ekimena aurkeztu dute

2018-12-20
Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Europako hainbat lurraldetako eragile sozialek osatzen dute ekimena eta gaitzespena adierazi nahi diete gorroto eta bazterkerian oinarritutako politikei. Era berean, maiatzaren 26an izanen diren Europarako hauteskundeen harira, Europan ematen ari den eskuin muturraren gorakada nabarmenari aurre egin nahi dio ekimenak.
 
bannerra

bannerra