Skip to main content

Errefuxiatuak

Gurean Gaur albistegia: irailak 26 goizekoa

2017-09-26

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur “ Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean. EAEko hiriburuetako hezkuntza sailen aurrean batu dira, administrazioari hezkuntza sektore guztietako lan baldintzak hobetzeko exijitzea helburu. Irailetik abendura bitarteko mobilizazioak iragarri dituzte.

Nazioartean, Irakeko Kurdistango Eskualde Autonomoan independentziari buruzko erreferenduma egin zuten atzo %78,7ko parte hartzearekin. Aurreikuspenek diotenez baiezkoaren aldeko bozka gailenduko da baina, hala ere, ez da jakina eskualde autonomoak independentzia zein neurritan gauzatu ahal izanen lukeen. Emaitza ofizialak ostegunetik aurrera emanen dituzten arren, Irakeko agintariek dagoeneko mugimendu militarra agindu dute eta Turkiak ere militarki eskuhartzeko aukera iragarri du. 

Hauek eta askoz gehiago irailaren 26ko Gurean Gaur albistegian.

Aktualitateko gaiak hizpide, desobedientzia zibilaren zilegitasunaz

2017-01-10

Errefuxiatuei babes emateko edo ETAren armagabetzea bideratzeko hainbat herritarrek desobedientzia baliatu izanaz aritu gara, baita Kataluniako prozesuan izango duen eraginaz ere. Desobedientzia, norbanako ala kolektiboki, zilegi da?

Esatea Libre | Errefuxiatuen krisia eta desobedientzia zibila

2017-01-10

EAJ eta PPren arteko negoziazioak eta Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari izendatu izana aztertu dugu. Gainera, errefuxiatuen krisiaz eta larrialdi egoeraren aurrean, herritarrek laguntza emateko desobedientzia zibila erabiltzeaz ere gogoeta egin dugu. Luke Uribe-Etxebarria (EAJ), Ainhoa Beola (EH Bildu), Juantxo Iturria (Ahal Dugu) eta Ricardo Crespo (PSE) izan ditugu mahaiaren bueltan.

Elkartasun karabana Greziara bidean da

2016-07-14

Abiatu da "Greziara karabana, mugak zabalduz!" ekimena. Uztailaren 16an Bartzelona izango da lehenengo geltokia eta Tesalonika, helmuga. Errefuxiatuek pairatzen duten egoera salatuko dute karabana honetan parte hartuko duten 300 lagunek. Nati Ovelleiro "Ongi etorri errefuxiatuak" plataformako kidearekin izan gara.

Fresneseko espetxera eta Idomeniko kanpalekura begira

2016-05-25

Esatea Libre saioaren mahai-inguru politikoan, Fresnesen dauden euskal presoen egoerari buruz aritu gara hizketan, baita Idomeni kanpalekua hustu izanaz ere. Horrez gain, Kataluniako prozesuaren egoerari erreparatu diogu, eta Espainiako Hauteskunde Orokorren zurrunbiloan ere murgildu gara. Gurekin izan dira Ion Telleria (Naiz) eta Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa) kazetariak.

Esatea Libre | Egibar, Fresnes eta Idomeni

2016-05-25

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearekin gaurkotasun politikoa aztertu dugu. Horrez gain, mahai-inguru politikoan, Fresnesen dauden euskal presoen egoera, Idomeni kanpalekuko hutsutzea eta beste izan ditugu hizpide Ion Telleria (Naiz) eta Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa) kazetariekin.

 
bannerra

bannerra