Skip to main content

Hamaika telebista

Bat-Batean | Agin Laburu eta Amasako bertso saioa

2016-11-26

Agin Laburu izan dugu gurean. Astigarragako bertsolariarekin solasaldi interesgarria izan dugu, eta azaroaren 12an Amasan egindako bertso saioaren momenturik onenak jaso ditugu.

21:30ean Nafarroa Gaur Hamaika Telebistan!

2020-11-03
Esako Urtegia eta Nafarroako uren kudeaketa izango dugu hizpide Belen Ausejo Urbizi plataformako kidearekin, eta Iruñeko auzoetako prebentzio taldeen lana bertan behera uzteko erabakiaz arituko gara Xabier Leoz Siñarzubi fundazioko kidearekin.
Mikel Reparaz: "Ia-ia enfrentamentu zibil bat ikusten ari gara AEBetako kaleetan"

2020-10-22
Mikel Reparaz 'Las grietas de América' liburuaren egilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Raparazek nabarmendu du gatazka arraziala "bizi bizirik" dagoela AEBetan: "Estatu Batuak Erresuma Batutik independizatu zirenean, herrialde horren oinarri ekonomikoa eskulan esklaboa zen. Horrek hasiera-hasieratik gutxiengo zanpatu bat sortu zuen, eta horrek indarrean jarraitzen du oraindik". Zentzu horretan, nabarmendu du Obamaren agintaldiaren "ondorioa" izan dela Trump: "Gutxiengoek ikusi zuten, ustez, haiena zen presidenteak ez zituela bere promesak bete".
Enrique Villarreal 'El Drogas' (Musikaria): "Ez dut uste dokumental bat egiteko moduko bizitza interesgarria izan dudanik"

2020-09-23
Enrique Villarrealek, El Drogasek, elkarrizketa eskaini dio Hamaika Telebistari, Zinemaldian estreinatu den hari buruzko dokumentalaz hitz egiteko. Hemen duzue ikusgai.
Tessa Andonegik aurkeztuko du aurten ‘Zurriolako butaka’

2020-09-15
Berezia izango da 68. Donostiako Zinemaldia, baina berezia izan arren, Zurriolako butaka saioa ere aurten ahaleginduko da bertan gertatzen denaren berri ematen eta Euskal Herriko ekoizpenen estreinaldiei tartea egiten. Bederatzigarren urtez egingo dugu telebista programa. Zinema jaialdiak irauten duen egun guztietan —hilaren 18tik 26ra— emango dugu saioa, 22:00etan.
Hamaikak eta Dokak zuzeneko kultur emanaldiei ekin diegu batera

2020-05-11
Publikorik gabe, baina segurtasun baldintzak betetzen dituen areto batean, 'Doka t´artea' zuzenean ematen hasi da Hamaika Telebista, Donostiako Doka kafe antzokiarekin elkarlanean.
 
bannerra

bannerra