Skip to main content

Hamaika telebista

Zuk zeuk egin, Ander Edoren eskutik eguberri hauetan Hamaika telebistan

2018-12-19
Ander Edok saio berri bati ekingo dio Hamaika telebistaren laguntzaz. Zu Zeuk Egin izena duen saio berri honetan eskulanak, magia eta zientzia bezalako lanak ikusi ahalko ditu ikusleak. Hasiera eguberrietan emango zaio 16:30tan Hamaika Telebistako kanalean, baina, sarean ere ikusteko aukera ere egongo da. Saioa 8-14 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa izan arren edonorentzat interesgarriak izan daitezken gaiak jorratuko dira.
Zinemaldiaren atarian euskal produkzioen loraldia

2018-09-13
Udazken oparoa biziko du euskal zinemak. Zinemaldian, Black is Beltza eta Gure Oroitzapenak filmak aurkeztuko dira, besteak beste. Horrekin batera, literaturak eta musikak bere tarte ere badute aste honetako saioan.
Bat-Batean | Bizkaiko taldekako finala Markinan

2017-07-14

Ekainaren 3an Markinan jokatu zen Bizkaiko taldekako txapelketaren finala. Iurretako Bertso Taldie, Abadiñoko Koipelustre´s, eta Markinako Akerbeltzen Antxumak taldeak aritu ziren nor baino nor. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.

Bat-Batean | Altzako bertso saioa

2017-06-14

Ekainaren 4an, Donostiako Altza auzoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan. Euriak ere ez zuen zapuztu jaialdia; plaza ondoko arkupeetan egin zuten saioa. Bertsoaldi onenak jaso ditugu.

Bat-Batean | Gipuzkoako Herriarteko finala

2017-06-12

Maiatzaren 27an jokatu zen Azpeitian Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren finala. Karidadeko benta eta Am…ona taldeak aritu ziren nor baino nor 700 lagun ingururen aurrean. Finalaren bertsoaldi onenak jaso ditugu. Bestalde, maiatzaren 20an Etxahun Lekue, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Arkaitz Estiballes aritu ziren bertsotan Santutxuko Karmelo plazan, eta saio haren onena ere jaso dugu.

Bat-Batean | Biriatuko ikastolaren aldeko saioa

2017-06-02

Maiatzaren 21ean Biriatuko ikastolaren aldeko bertso saioa egin zuten herriko pilotalekuan. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Julio Soto aritu ziren bertsotan berrehun bat entzuleren aurrean. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.

 
bannerra

bannerra