Skip to main content

Hamaika telebista

Ezusteko aparta, arnasa hartzeko

2016-04-04

Sevilla 1-2 Real Sociedad. Txuri urdinek bolada txarrari amaiera eman zioten Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Itxura sendoa emanez, maila mantentzeko garaipena eskuratu zuten. Neurketaren analisia egin dugu Lander Iruin kazetariarekin eta Iker Dorronsoro entrenatzailearekin.

Hamaikakoa | Realak kale, Eibarrek bale

2015-09-14

Realak 1-0 galdu zuen Betisen aurka, itxura kaskarra emanda. Ligako lehen hiru jardunaldietan bi puntu besterik ez ditu pilatu talde txuri-urdinak, eta ez da gol bakar bat ere egiteko gai izan. Eibarrek, berriz, puntu baliotsua eskuratu zuen Malagaren zelaian.

Xabi Prieto: "Konfiantza berreskuratu behar dugu"

2015-09-14

Xabi Prieto Realeko kapitaina izan dugu Hamaikakoa saioan. Betisen aurkako porrota aztertu dugu, eta talde txuri-urdinaren gaurkotasunaz aritu gara donostiarrarekin.

Lurrean Bizi | Sagardoa, gazta eta sukaldaritza makrobiotikoa

2015-09-10

Lurrean Bizi saioan ekologia, ingurumena, baratza edota sukaldaritza bezalako gaiak jorratuko ditugu, beti ere lehen sektoretik abiatuta. Estreinakoan, Donostiako Sagardo egunak emandakoa jasotzeaz gain, Ordiziako gazta lehiaketa izan dugu protagonista. Gainera, gure lehen errezeta makrobiotikoa osatu dugu Gorka Gereño sukaldariaren eskutik.

Getxo Blues jaialdiaren 27. edizioan erro afroamerikarreko doinu onenak

2015-07-15

Davina&The Vagabonds, Maceo Parker eta Eric Sardinas&Big Motor izango dira Getxo Blues jaialdiaren izar nagusiak Algortako Biotz plazan. Uztailaren 16tik 18ra bitartean erro afroamerikarreko doinu onenak entzuteko aukera paregabea egongo da Getxo Blues jaialdiaren bitartez.

Errenteria dantzan jarri du Musikaldiak

2015-05-14

Musikaldia ekimenak sekulako arrakasta izan du Errenterian. 46 musika eta dantza eskolatako 3 mila ikaslek hartu dute parte herriko bederatzi gunetan.

 
bannerra

bannerra